Results

Real Sociedad de Futbol SAD

11/18/2017 | News release | Distributed by Public on 11/18/2017 08:30

Ze gertu!

Garaipenak ihes egin dio Realari azkeneko minutuan, Levante UD-ren aurkako neurketan. Alde positibotik, beste puntu bat gehitzen dute eta azkeneko partidetako boladari jarraipena ematen diote.

Ez dugu mugimendu askorik ikusi lehenengo zatian. Eta hor izan da non txuri-urdinen erasoak bere kalitate eta eraginkortasuna atera duen. Bea Beltran izan da protagonista nagusienetako bat. Bere ezkerkada bat gertu egon da ate barruan bukatzeko. Etxekoen aukerarik arriskutsuena Ida Gehaik izan du, gutxigatik sartu ez dena. Hurrengo jokaldian iritsi da Realaren gola, Zornozak egin duena, Nahikariren area barruko pase bat aprobetxatu ondoren. Bea Beltran berriz ere, aukera bikoitz batean, txuri-urdinei abantaila gehiago emateko gertu egon da.

Bigarren zatia kanpokoek menderatu dute gehiengoan. Baina gipuzkoarrak bikain aritu dira atzean, jokaldi guzti horiek aldenduz. Jessica Silvak izan du berdinketa bere eskuetan, baina langara joan da jaurtiketa. Manu eta Nahikarik pare bat aukera arriskutsu izan dituzte bigarrena egiteko, baina ez dute lortu. Hortik gutxira, Levante UD-k gola eskuratu du ia azkeneko minutuan Ida Guehairen jaurtiketari esker. Eta ez zegoen denborarik gehiagorako.

Realak beste puntu bat lortzen du honela. Nahiz eta garaipenak ihes egin duen azkeneko jokaldian, beste berdinketa bat erdietsi dute Gorka Alvarezenek, dinamika positiboarekin jarraitzeko. Bi aste barru Zaragoza CFF jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa

Levante UD: Noelia Ramos, Guti, Maitane, Natalia Ramos, Jessica Silva (Cardona, min. 73), Alba (Carol Marín, min. 67), Miriam, Alharilla (Lucía, min. 78), Junge, Ida Guehai, Charlyn.

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo (Beristain, min. 60), Gaste, Bea, Soldevila, Etxezarreta, L. Baños (Titay, min. 85), Chini (N. Eizagirre, min. 68), Manu (Leyre F., min. 80), Zornoza, Nahikari.

Golak: 0-1: Zornoza, min. 31; 1-1: Ida Guehai, min. 89

Epailea: Prieto Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Guti eta Charlyni eta kanpoko Ramajori.