Real Sociedad de Futbol SAD

12/10/2017 | News release | Distributed by Public on 12/10/2017 07:14

Mingarria

Realak huts eta bi galdu du Malaga CF-ren aurka Anoetan. Bere akatsen biktima, txuri-urdinei puntuak ihes egin dizkiete etxean. Ez dute goran asmatu eta jaso dituzten bi penaltiek garaipena lortzeko aukera ezerezean utxi dute eta baita Europako postuetara lotzeko abagunea.

Garaipena beharrezkoa zen ligako azken emaitzak goxotzeko. Txuri-urdinak ondo hasi dira, bi aukera argirekin Oyarzabal eta Iñigorentzat, burukadak gora bota dituztelarik. Kanpotarrak, aldiz, lehen aukeran aurre hartu dute. Anoetan maizegi gertatzen dena. Borjari eginiko penaltia eta Malagako aurreraliak ez du barkatu. Andaluziarrak abantailarekin zirela, Realak bultza egin du atsedenaldia arte baina aukera argirik gabe.

Bigarren zatian ez da gauza aldatu. Realaren nagusitasuna ez da gauzatu. Beste arean, Willian Joseren penalti leloa eta huts eta bikoa. Borjak berriro. Neurketa oso aldapa gora ipini da eta dinamikak ez zuen laguntzen. Reala saiatu egin da, eta Willian Josek zutoinera bidali duen errematea kenduta, eraso guztiak andaluziarren itsasertzean hiltzen ziren.

Reala ukituta uzten duen porrota. Ez da bolada ona, baina aurrera jarraitu beharra dago, asteburuan partida garrantzitsua baitugu, San Mameseko derbia. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., I. Martínez, De la Bella, Illarra, Zurutuza (Zubeldia, min.46), X. Prieto (cap), Oyarzabal, Januzaj (Juanmi min.64) eta Willian J. (Bautista, min.73).

Málaga CF: Roberto, Rosales, Luis Hdez, Baysse, Diego González, Recio (cap), Adrián, Keko Gontán (Ontiveros, min.78), Peñaranda (En-Nesyri, min.53), Chory eta Borja (Mula, min.86).

Golak: 0-1: Borja (pen), min.24. 0-2: Chory, min. 59

Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horiak Zurutuza eta Choryrentzat.

Asistentzia: 16.834 ikusle.