Real Sociedad de Futbol SAD

07/09/2018 | News release | Distributed by Public on 07/09/2018 05:43

Goruntz joateko asmoarekin

Sansek bezala, Real C-k gaur hasi du bere aurredenboraldia. Gure hirugarren taldea lanera bueltatu da aurreko urtean denboraldi bikaina burutu eta gero non play-offetako postuetatik oso gertu geratu ziren. Emaitzak alde batera utziz, jokalari gazte hauen hazkuntza izango da helburu nagusia Sergio Franciscok gidatzen duen taldean.

Gure hirugarren taldeak neurketa hauek jokatuko ditu denboraldia prestatzeko:

- Uztailak 14: Real Sociedad - Sanse-C, Zubieta.

- Uztailak 21: Real C - Real Union, Zubieta

- Uztailak 28: Anglet - Real C, Azpeitia.

- Uztailak 31: Calahorra - Real C, Calahorra.

- Abuztuak 8: Lagun Onak - Real C, Azpeitia.

- Abuztuak 11: Beti Kozkor - Real C, Lekunberri.

- Abuztuak 18: Arnedo - Real C, Arnedo.

- Abuztuak 22: Elgoibarreko Txapelketa, Elgoibar.

Lehenengo entrenamentu honetan jokalari hauek parte hartu dute: Unai Ruiz Zeberio, Iker Bastida, Jokin Gabilondo, Gexan Elosegi, Haritz Estivariz, Bautista Crotto, Theo Lucbert, Yago Cantero, Jeremy Blasco, Benoit Cachenaut, Imanol Ezkurdia, Julen Mentxaka, Xabier Cardenas, Iker Hernández, Dani Garrido, Xabier Auzmendi, Xeber Alkain, Aitor Aranzabe, Nace Koprivnic, Iñigo Sanchez, Beñat Eizagirre, Jorge Agirre, Javier Marton eta Jorge Martinez Losa.