Diputación Foral de Gipuzkoa

04/10/2017 | Press release | Distributed by Public on 04/10/2017 04:25

Bidegik neurriak hartu ditu ordainlekuetan Aste Santuko joan etorrien aurreran

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Irungo eta Zarauzko kabinetan langile gehiago arituko dira asteazken eta astelehen bitartean espero diren 359.000 ibilgailuen zirkulazioa arintzeko

Aste Santuko oporrak direla eta, AP-8 eta AP-1 autobideak kudeatzen dituen Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia Bidegik, Irun eta Zarauzko ordainlekuetako kabinetako zerbitzuak indartuko ditu langile gehiagorekin, aurreikuspenen arabera bi puntu hauetatik igaroko diren 359.000 ibilgailuen joan etorria arintzeko . Halaber, foru agentziak gogorarazten du Biriatuko mugan gobernu frantziarrak ezar ditzakeen balizko segurtasun neurriak medio, auto-ilara handiak sor daitezkeela Frantzia noranzkoan. Horregatik, mugaz gaindiko joan etorriren bat aurreikusita dutenei gomendatzen die informatuta egotea, bai Eusko Jaurlaritzako Trafikoko web orrian -www.trafikoa.eus-, twiterren -www.twiter.com/trafikoaejgv-, Bidegiko webeko mapan -www.bidegi.eus- edota 011 telefonoan.

Bidegiren kalkuluen arabera, asteazkenetik astelehenera Irungo ordainlekutik 153.000 ibilgailu igaroko dira bi noranzkoetan. Horietatik, 65.000 Iparralde-Frantziara joango dira eta 88.000 Behobiatik Bilbora noranzkoa hartuko dute. Gorakada handiena Frantzia noranzkoan asteazkenean eta ostegunean espero da, eguneko 13.300 ibilgailurekin. Bilborantz, berriz, ostiralean -Frantziako lehen opor egunean- eta larunbatean, 19.000 ibilgailurekin. Zarauzeko ordainlekutik, berriz, 206.000 ibilgailu igaroko dira, 96.000 Behobiarantz eta 110.000 Bilbo aldera.

Aurreikuspen hauekin eta mugimendu gehien duten egunei begira, Bidegik Irun eta Zarauzko ordainlekuetan langile gehiago izango ditu kabinak irekita mantentzeko eta ondorioz trafikoa arintzeko, edozein halabehar berehala konpontzeko eta, ahal den neurrian, sor daitezkeen itxarote denborak murrizteko. Postuak prestatuta egongo dira Abiaturekin, kreditu eta zordunketa txartelekin, diruz edo T-Bidea sistemaren bidezko ordainketak onartzeko. Era berean, egun hauetan joan etorriak errazteko, AP-8 eta AP-1ean egiten ari diren lanak bertan behera geratuko dira.

Donostia, 2016ko apirilaren 10a