Real Sociedad de Futbol SAD

06/14/2018 | News release | Distributed by Public on 06/14/2018 05:47

Nola ikusten da nire eserlekutik?

Gure bazkideek jada aukeratu dute. Gaur itxi da gure bazkideek zelai berriko eserlekua aukeratzeko fasea. Bazkideen %98k jada badute esleituta datorren denboraldirako eserlekua, hilabete eta erdi baino pixka gehiagoko prozesuaren ondoren. Pasa den apirilaren 27an hasi zen hitzorduak bidaltzen eta harrez gero 5.798 hitzordu antolatu dira guztira, Arcco Amarako Arreta Gunean. Gaurtik aurrera bazkide berriei egingo zaie arreta.

Eserlekua esleituta duten pertsona guztiek jada ikusi dezakete zein den zelaiaren ikuspegia beren eserleku berritik. Bai web ofizialaren arlo pribatuan (Nire Reala) bai Realzale App-ean (App-a eguneratu behar duzu), gure bazkideek beren datuak eguneratuta aurkituko dituzte, eta beren eserlekutik zelaia gutxi gorabehera nola ikusten den ere, 3D formatuan.

Beraz, bi plataforma horietako batean erregistratu eta identifikatu beharko zara, web gune ofizialetik edo Realzale App-etik, eta hori soilik eginda bistaratzaile hori edukiko duzu automatikoki zure profilean. Gainerako zaleak ere sartu ahal izango dira, aurretik erregistratuta, 3D formatuko edozein bistatan, gure web guneko Etorkizuneko Anoeta ataletik, zehazki Ikuspegi Interaktiboan, edo App-ean nabarmendutako argitalpenetik.