Real Sociedad de Futbol SAD

11/01/2017 | News release | Distributed by Public on 11/01/2017 15:23

Puntu ona

Real C-k beste puntu bat lortu du Beasainekin berdindu ondoren, zelai zail batean, non orain arte bi puntu bakarrik galdu dituzten. Laister aurreratu dira etxekoak Aizpururen golari esker, baina txuri-urdinek buelta eman diote markagailuari. Lehenengo Garmendiak eta geroago Thiorrek, abantaila eman diote kanpoko taldeari.

Bigarren zatian, markagailuan behetik zeudela jakinez, Beasain goruntz joan da. Neurketa erabakita zirudienean, 85. minutuan, etxeko Claverrek partida berdintzea lortu du, eta bi taldeek puntuak banatu dituzte. Honela, txuri-urdinak sailkapeneko postu altuetan jarraitzen dute, hirugarrenean, eta hurrengo larunbatean Portugaleteren aurka Zubietan izango duten neurketan jada pentsatzen.

Fitxa teknikoa:

Beasain: Jon, Jon Zubeldia, Kintana, Imaz (EƱaut, min. 83), Jonma, Julen, Txistu (Joanes, min. 58), Claver, Orue (Mikel, min. 75), Pablo Balerdi, Aizpuru.

Real C: Agirre, Egiluz, Blasco, Rodriguez, Lucbert (Calderon, min. 51), Arrue (Cardenas, min. 63), Zubimendi, Alkain (Thior, min. 7), Aldasoro, Aldasoro, Aranzabe, Garmendia.

Golak: 1-0: Aizpuru, min. 18; 1-1: Garmendia, min. 33; 1-2: Thior, min. 36; 2-2: Claver, min. 85

Epailea: Gomez Perez. Txartel horia erakutsi die etxeko Orue eta Juleni, eta kanpoko Aldasoro eta Thiorri.