Real Sociedad de Futbol SAD

02/11/2019 | News release | Distributed by Public on 02/11/2019 10:38

Finalaren bila!

Egun hain seinalatu baten aurrean, guztira 5.000 gonbidapen banatuko dira gure bazkideen artean.

Gaurtik ostegunera, edozein bazkidek bi gonbidapen eskatu ahal izango ditu gehienez gure web gunearen bitartez.

Eskaera kopurua handiagoa balitz, ostegunean zozketa bat egingo da guztien artean.

Klika ezazu hemen eta eskatu zure gonbidapenak

Sarituak izan diren bazkideei, gonbidapenak behin-behineko leihatilan jaso ahal izateko, datorren ostegun arratsaldean posta elektroniko bat bidaliko zaie informazio guztiarekin. Sarituak izan ez diren bakideei ere, zozketaren emaitza jakinaraziko zaie.

Behin-behineko leihatilaren ordutegia ondorengoa izango da:

* Larunbata:

- Lehen taldeko partidaren aurretik: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatika 18:30etara.

- Lehen taldea jokatzen ari den bitartean, behin-behineko leihatila itxita egongo da.

- Lehen taldeko partidaren bukaeratik 21:30etara. Anoetako behin-behineko leihatila zabalik egongo da Leganesen aurkako partida bukatu eta gero.

* Igandea:

- 10:00etatik partida hasi arte.

Azken orduko jende pilaketak saihesteko eta gonbidapenen jasotzea bizkortzeko, sarituak izan diren gure bazkideei gonbidapenak larunbat goizean edo igande goizean jasotzea gomendatzen diegu. Gure hitzartutako klubei ere, gonbidapen kopuru zehatz bat emango zaie.