Real Sociedad de Futbol SAD

10/01/2017 | News release | Distributed by Public on 10/01/2017 13:05

Berdinketa zoroa

Realak launa egin du Real Betisen aurka gaur eguerdian Anoetan jokoatutako neurketan. Partida eroa izan da, non txuri-urdiek, nahiz eta garaipena ez lortu, azken astetako dinamika haustea lortu duten

Denek ditugu gogoan goles eta emozioz beteriko Real Betisen aurkako partidak. Gaurkoa ez da gutxiago izan. Zelaiaren egoerak, oso azkarra eroritako euriari esker, joko alaia errazten zuen, baina zailago ere bihurtzen zuen honek beharreko doitasuna ez bazuen. Horrela, Sanabriak aurretik jarri ditu betikoak partida hasi eta berehala, baina Willian Josek handi gutxira berdindu du burukada on batekin. Reala hazi egin da eta jokaldi bikain batean Oyarzabalek buelta eman dio neurketari. Handik bi minutura besterik ez, Feddalek buruz binakoa ezarri du. Partida eroa, aukera asko eta alternativa askorekin.

Elektrizitate gehiago bigarren zatian. Lehen minutua bete aurretik, Joaquinek hirugarrena egin du andaluziarrentzat. Realaren erantzuna azkar iritsi da eta Xabi Prietok berdinketa lortu du. Etxekoak garaipenaren bila joan dira. Willian Jose gertu egon da, baina bere errematea, posizio zailean, gora joan da. Azken txanpan Sergio Leonek laugarrena egin du Reala ia erreakzionatzeko denbora gabe utziz, baina Llorentek, beste burukada bikainarekin, berdinketa egin eta puntu bat salbatzea lortu du inertzia aldatu eta aurrera begiratzeko. Orain denbora atseden hartu, gauzak zuzendu, lan egin eta indar gehiagorekin itzultzeko.

Ficha técnica:

Real Sociedad: Rulli; Odriozola, Llorente R. Raúl Navas, Rodrigues, Illarra, Zurutuza, X. Prieto (Canales, min.71), Oyarzabal, Juanmi (Carlos V., min.60) eta Willian J. (Bautista, min.82)

Real Betis: Adán, Barragan, Mandi, Zou Feddal, Durmisi, Javi Garcia (Narvaez, min.75), Fabián, A. Guardado, Joaquin (cap) (Francis, min.68), Mandi y T. Sanabria (Sergio Leon, min.72).

Golak: 0-1: T. Sanabria, min.6. 1-1: Willian J., min.13. 2-1: Oyarzabal, min.26. 2-2: Zou Feddal, min.28. 2-3: Joaquín, min.46. 3-3: X. Prieto, min.57. 3-4: Sergio León, min.84. 4-4: Llorente R., min.86

Epailea: Alvarez Izquierdo. Txartel horia erakutsi die etxeko Illarra, Raul Navas, Llorente R., eta kanpoko A. Guardado, Adan, Sergio Leoneri.

Asistentzia: 19.669 ikusle.