Real Sociedad de Futbol SAD

10/25/2018 | News release | Distributed by Public on 10/25/2018 03:33

Sarrerei buruzko informazioa

Hurrengo igandean, 18:30tan, Sevilla FC-ren aurka jokatuko den partidarako sarrerak egongo dira gure zaleentzat. Gaurtik Aurrera 400 sarrera inguru salduko dira Internetez, eta beste hainbat eta hainbat sarrera eskugarri izango dira igandea urriak 4an bertan Anoetako behin-behineko leihatilan.

Online salmenta

Sartu hemendik online salmentara

Obren eraginez, partida honetarako 400 sarrera inguru eskaini ahal izango ditugu online salmenta bidez, oso precio onean, gainera: 15 euro. Aukera ezin hobea da denboraldi honetan Anoetan sortuko den giroa ezagutzeko.

Gaurtik salgai daude Internetez eserleku horiek, ipar hondoaren alboko guneetakoak dira (C eta F), eta ez daude estalita. Webgune ofizialaren bitartez eskuratu ahal izango dira sarrerak online. Eserleku horien online salmenta astelehenean amaituko da.

Behin-behineko leihatila

Bestalde, Anoetako bulegoaren eta Atano III pilotalekuaren artean jarritako behin-behineko leihatilan, online salmentatik sobera geratzen diren sarreraz gainera, beste hainbat gunetako eserleku batzuk ere eskugarri egongo dira.

Erdiak baino gehiago sarrera solteak dira; gainerazkoak, berriz, I gunekoak (Ekialdeko Tribunako Goiko Eraztuna). Sarrera horien prezioak 30€ eta 70€ artekoak izango dira. Behin-behineko leihatilak igandea urriak 4an irekiko ditu ateak, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik partida hasi arte.