Gobierno de Navarra - Comunidad Autónoma de Navarra

03/13/2017 | Press release | Distributed by Public on 03/13/2017 09:04

Abiarazi da Sudoe europar programaren deialdia, berrikuntzarako eta ingurumenerako 25 milioirekin

PRENTSA OHARRA

NAFARROAKO GOBERNUA

ESKUBIDE SOZIALAK

OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA

GARAPEN EKONOMIKOA

Abiarazi da Sudoe europar programaren deialdia, berrikuntzarako eta ingurumenerako 25 milioirekin

Nafarroako erakundeek hilabete honetako azkeneko egunera arteko epea dute nazioz gaindiko lankidetzako beren proiektuak aurkezteko

LEHENDAKARITZA, FUNTZIO PUBLIKOA, BARNEA ETA JUSTIZIA

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK

HEZKUNTZA OSASUNA

KULTURA, KIROLA ETA GAZTERIA

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

SEGURTASUNA ETA LARRIALDIAK

Nafarroako erakunde publiko zein pribatuek aurkez ditzakete dagoeneko berrikuntzaren eta ingurumenaren arloko nazioz gaindiko lankidetzako beren proiektuak Sudoe europar programan, eta hilaren 31ra arte dute horretarako aukera;

25 milioi euroko zuzkidura du programa horrek, eta Europar Batasuneko hego-

mendebaldeko eremua garatzen laguntzea du helburu.

EGEF Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsetik datozen 25 milioi

Bi lagun laborategi batean lanean.

Astelehena, 2017.eko martxoak 13

horietatik 16 hazkunde adimentsu eta jasangarri baterako berrikuntza sustatzearekin lotutako ekimenak finantzatzera bideratuko dira, eta beste bederatzi milioiak, ingurumena babestera eta baliabideen eraginkortasuna sustatzera.

Bi fasetan garatuko da deialdi hau; lehenengo fasean, martxoaren 31ra arte, hautagaitzak aurkeztuko dira, eta bigarren fasea aukeratutako proiektuetarako izango da, eta uztaila eta iraila bitartean garatuko da.

Lehenengo fasean, interesa duten erakundeek proiektu-proposamen bat aurkeztu beharko dute eSudoe informatika-aplikazioaren bitartez, onuradun nagusiaren erantzukizuneko eta konpromisoko adierazpena, eta bazkide diren erakunde guztien intereseko adierazpena. Hautagaitza-kita deritzon atalean eskura daitezke agiriak.

Proiektuetarako gutxieneko aurrekonturik ez dagoen arren, bazkide bakoitzeko 100.000 euroko gutxieneko partaidetza ezartzen da irabazi asmorik gabeko erakundeetarako, eta 5.000 eurokoa erakunde pribatuetarako.

Sudoe programa eta Nafarroako aurreko proiektuak

Sudoe programak arazo komunak konpondu nahi dizkie Europako hego-mendebaldeko eskualdeei; hala nola ikerkuntza eta garapenean egiten den inbertsio txikia, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasun- maila txikia, klima-aldaketaren eta ingurumenarekin lotutako arriskuak.

Sudoek 141 milioi euro ditu 2014 -2010 aldirako. Europako hego-mendebaldeko herrialde ezberdinetako eskualdeetako bazkide publiko edo pribatuek parte har dezakete. Hain zuzen ere, deialdian parte hartzeko aukera dute Espainiako autonomia erkidego guztiek (Kanariak izan ezik), Frantziako hego- mendebaldeko sei eskualdeek, Portugaleko eta Erresuma Batuko (Gibraltar) kontinenteko eskualdeek eta Andorrako Printzerriak.

Hau da 2014-2020 programazio-aldi honetako Interreg Sudoe programaren bigarren deialdia. 2016ko udan ebatzi zen lehenengoa; 496 proposamen aurkeztu ziren lehenengo deialdi hartan, eta horietatik 25 proposamenetan (% 5ean) hartu zuten parte Foru Komunitateko erakundeek. Azkenean, 36 proposamenek gainditu zituzten hautapen-faseak; bitan (% 5,5) zegoen presente Nafarroa, Navarrabiomed fundazio publikoaren eta Nasuvinsa enpresa publikoaren bitartez.