Real Sociedad de Futbol SAD

10/16/2018 | News release | Distributed by Public on 10/16/2018 03:01

Amets Bat, prest

Bihar Amets Bat ekintzaren edizio berri bat hasiko da. Hamabosgarren urtez, Zubieta txuri-urdinez jantziko da bertatik pasako diren bi mila bostehun bat ume ingururekin. 48 ikastetxek denboraldi honetan Amets Bat ekintzan disfrutatuko dute, parte-hartze errekor berri bat lortuz.

Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen programa sozial eta hezitzaile hau Realak Anoetan jokatzen duen asteetan ospatzen da. Gipuzkoako ikastetxeetan harrera bikaina duen ekimena da. Donostiako Intxaurrondo Ikastola, Santo Tomas Lizeoa eta Salesianos Donostia Ikastetxetako 148 ikaslek estreinatuko dute Amets Bateko edizio berri hau. Orain dela zenbait hona denboralditik ohikoa den bezala, txikiek Zubietan goiz polit bat pasako dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutuko dituzte, gure historia hobeto ezagutuko dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egingo zaie, kirola egingo dute eta une atsegina pasako dute gure bi lehen taldetako jokalariekin. Ondoren, Donostiako Aquariumera joango dira, Real Sociedad Fundazioaren babeslea, eta bertan eguna borobilduko dute.

Ekintza urriak 22 astelehenean itxiko da Anoetan jokatuko den Girona FC-ren aurkako partidarekin. Informazio guztia 'Realzale Gazteak' atalean dago gure web orrialdean edo 'Ikasi Bizi' atalean, Fundazioaren orrialdean.