Real Sociedad de Futbol SAD

10/11/2017 | News release | Distributed by Public on 10/11/2017 05:17

Zubieta ezagutzen

3x3 txapelketaren irabazleek bere saria jaso dute dagoeneko. Realak antolatutako futbol txapelketa hau Real Madrid-en aurkako partida aurretik jokatu zen RSFanExperience programa barruan. Irabazleentzat saria Zubietatik tour bat egitea zen.

Hortaz, irabazleek eta bere lagunek Zubietara joan ziren etxe txuri-urdinaren txoko guztiak ezagutzeko asmoarekin. Horretarako, Zubieta primeran ezagutzen duen persona baten laguntza izan zuten. Jon Ansotegi haien gidaria izan zen. Zubietako instalazioak erakutsi zizkien eta bitxikeri batzuk kontatu zituen.

Bere ohiko begikotasunarekin, futbol-zelaiak, Gorabide eraikina, eta, nola ez, Gainditu eraikina, erakutsi zizkien; lehen taldeko eta Sanse-ko kuartela.

Bisitariek Jon Ansotegiri lana eskertu nahi izan zioten eta ibilbidea txaloaldi politarekin amaitu zen. Azkenik, etxera joan baino lehen, Harrobi tabernan hamaiketako eder batez gozatu zuten. Azken finean, goiz ahaztezina izan zen.