Results

Real Sociedad de Futbol SAD

11/03/2017 | News release | Distributed by Public on 11/03/2017 06:29

Deialdian

Asier Illarramendi, Alvaro Odriozola, Mikel Oyarzabal eta Igor Zubeldiak berriro jaso dute espainiar selekzioaren deia datorren astean jokatu behar diren nazioarteko partidetarako. Bi lehenak talde nagusiarekin izango dira eta azken biak 21 urtez azpikoarekin. Adnan Januzajek ere deialdia jaso du, Belgikarekin kasu honetan.

Julen Lopetegiren taldeak bi lagunarteko jokatuko ditu Kosta Rika eta Errusiaren aurka. Albert Celadesenak, ordea, Islandia eta Eslovakiaren aurka arituko dira Europako Txapelketarako baliagarriak izango diren neurketetan. Belgikak, aldiz, bi lagunarteko izango ditu Mexiko eta Japoniarekin.

Illarra eta Odriozola

Larunbata 11, 21:30: Espainia - Kosta Rika, La Rosaleda (Malaga). Lagunartekoa.

Asteartea 14, 19:45: Errusia - Espainia, Krestovski Estadioa (San Petersburgo). Lagunartekoa.

Januzaj

Ostirala 10, 19:45: Belgica - Mexiko, Balduino Erregea Estadioa (Bruselas). Lagunartekoa.

Asteartea 14, 20:45: Belgica - Japonia, Jan Breidel Estadioa (Brujas). Lagunartekoa.

Rodrigues

Ostirala 10, 21:45: Portugal - Saudi Arabia, Viseu. Lagunartekoa.

Asteartea 14, 21:45: Portugal - Estatu Batuak, Leiria. Lagunartekoa.

Oyarzabal eta Zubeldia (21 urtez azpikoa)

Osteguna 9, 19:30: Espainia - Islandia, La Condomina (Murtzia). Euro 2019rako sailkagarria.

Asteartea 14, 21:50: Espainia - Eslovakia, Cartagonova (Kartagena). Euro 2019rako sailkagarria