Real Sociedad de Futbol SAD

10/11/2018 | News release | Distributed by Public on 10/11/2018 02:20

Derbiak irabazten segi

Lehen taldeak aurreko ostiralean izan zuen derbiaren ondoren, asteburu honetan gure emakumezkoen taldea eta Sanseren txanda izango da. Gonzalo Arconadarenak Lezamara joango dira igandean 20:30ean jokatzeko (Gol) eta Imanol Alguacilenak beren zaleen aurrean jokatuko dute larunbatean 16:00etan (ETB 1). Aukera ederra izango da batzuen denboraldi hasiera bikainari jarraipena emateko eta besteek sailkapenean gorantz bidaliko dien garaipena eskuratzeko. Mariasun QuiƱones eta Andoni Zubiaurre atezainak batu ditu Real Sociedad TV-k denboraldi hasierari buruz eta asteburuko konpromisoei buruz elkarrizketatzeko.