Real Sociedad de Futbol SAD

11/11/2018 | News release | Distributed by Public on 11/11/2018 07:18

HIrugarren garaipena jarraian

Real C-k bere hirugarren garaipena jarraian lortu du hiru eta huts irabazi ondoren Santutxuri. Sergio Franciscoren mutilek azkeneko neurketetean lortutako emaitza positiboei jarraiepan eman diete. Orain dela bi jaurdunaldi sailkapeneko bigarrenari irabazi zioten eta pasa den astean liderrari. Beraz, gaurkoan, hirugarrena gailendu dute. Txuri-urdinak markagailuan aurreratu dira atsedenaldira iristeko hamar minutu geratzen zirenean. Munllak bere atera desbideratu du baloia eskuin hegaletik erdiratutako falta bat eta horrela iritsi da gipuzkoarren lehenengo gola. Hortik gutxira bigarrena egiteko aukera izan dute, baina Alkainek baloia zutoinera bidali du.

Nuerketa asko ireki da bigarren zatian etxekoak golaren bila joan direlako. Hainbat aukera izan dituzte helburua lortzeko, baina bikain aritu dira lanean gipuzkoarrak hori saihesteko. Amaitzeko hogei minutu geratzen zirenean epaileak etxeko atezainari txartel gorria erakutsi dio, eta horrekin partida erreztu egin da Real C-rentzat. Azkeneko minutuetan gure bigarren filialak garaipena bideratu du Barrenetxea eta Aldasororen golei esker. Emaitza honekin, txuri-urdinak sailkapeneko goiko postuetan kokatzen dira. Hurrengoa astean Ordizia jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Santutxu: Ibai, Jokin, Elorriaga, Munlla, Kortazar, Mata, Erre (Koldo, min. 46), Jonfi, Fano, Faly (Valero, min. 67), Salas (Txakartegi, min. 63).

Real C: Agirre, Elosegi, Blasco, Aranbarri, Crotto, Olasagasti, Aldasoro, Sanchez (Barrenetxea, min. 63), Hernandez (Agirre, min. 73), Alkain, Martínez Losa (Cachenaut, min. 87).

Golak: 0-1: Munlla (b.a.), min. 36; 0-2: Barrenetxea, min. 80; 0-3: Aldasoro, min. 91

Epailea: Ruiz Rabanal. Txartel horia erakutsi die etxeko Elorriaga, Jonfi, Fano eta Falyri eta kanpoko Alkain eta Blascori. Etxeko Ibai kanporatu du txartel gorria erakutsi ondoren (min. 70).