Real Sociedad de Futbol SAD

09/29/2017 | News release | Distributed by Public on 09/29/2017 09:10

Etor zaitez #RSFanExperience ekintzara!

Realak bolada txarrari amaiera eman nahi dio asteburu honetan zaleek gustuko duten ordutegian. Igandean giro polita izango dugu Anoetan, aurreko partidetan bezala, eta RSFanExperience ekintzaren jardunaldi berri bat ospatuko dugu.

Goiz jaikitzeak merezi izango du. Goiz polita izango da guztientzat, batez ere familia eta txikientzat. Gosari hoberena futbolezko hamaiketakoa izango da. 10:30etatik aurrera zaleak Anoetan izango dira musikaz eta ekintza desberdinetaz familian gozatzeko.

Asteburu honetan aurreko asteko ekintzak errepikatuko dira. 10:30etan Kelerren taberna irekiko da eta BM Supermerkatuen puzgarriak izango dira. Denda martxan egongo da (11:15etan irekiko da) eta Real100 Museoa dohainik ezagutu ahal izango da. Korner9 taberna martxan izango da baita ere.

11:15etan, partida hasi aurretik, Reala & Rock musika taldearen kontzertu berri bat izango dugu. Erritmoa eta giro ona izango dugu partida aurretik ondoren taldeari animatzeko eta guztiok batera garaipena bilatzeko.