Real Sociedad de Futbol SAD

09/21/2017 | News release | Distributed by Public on 09/21/2017 16:38

Errebeskada

Reala hutsik joan da Levante UD-ren etxetik. Ez dira distiratsu egon txuri-urdinak, baina gehiago merezi izan dute, aukera eta bultzadarengatik, bigarren zatian batez ere, baina kontraeraso batek moztu egin du inertzia. Gipuzkoarren denboraldi hasiera frenatzen du bigarren porrota honek

Ez da zelai erraza Ciutat de Valencia. Partida hasiera oso parekatuta egon da. Llorenteren burukada bat, kanpora gutxigatik, izan da lehen abisua. Rullik bi geldiketa handi egin ditu Levanteren erantzunari. Txuri-urdinen argiena lehen zatian beste burukada bat, Aritzena kasu honetan. Ordu erdira, Rullik Jasonen gola ekidin egin du eta hurrengo jokaldian kanpora errematatu du Velak De la Bellaren erdiraketa bat. Atsedenaldira iristeko segunduak falta zirenean etorri da bat eta hutsekoa. Sekulako bolea sartu du Chemak, geldiezina Rullirentzat.

Realak bultzatzen jarraitu du bigarren zatian. Gipuzkoarrek kontrolatu dute neurketa, baina kontrol hori ez da markagailuan erreflexatu eta kontraeraso batean iritsi da Moralesek sartu duen penaltia. Azken minutuetan iritsi da Bardhiren hiru eta hutsekoa falta jaurtiketa batean.

Resetari eman beharra dago eta igandean pentsatu. Garaipenaren bidera eta lehen partidatan sortutako ilusiora itzultzea. Aupa Reala!

Fitxa teknikoa:

Levante UD: Raul, Pedro Lopez (kap), Postigo, Chema R., Toño Garcia, Rober Pier, Bardhi, Jason (Ivi, min.36), J. Campaña (Doukoure C., min.67), A.J. Morales (Samuel, min. 80) eta A. Alegria.

Real Sociedad: Rulli, Gorosabel (Odriozola, min.67), Aritz (Canales, min.72), Llorente R., De la Bella, Illarra, Zubeldia, X. Prieto (kap)., Carlos V, Juanmi eta Willian J (Bautista, min.58).

Golak: 1-0: Chema R., min.45. 2-0: A.J. Morales (pen), min.75; 3-0: Bardhi, min. 89.

Epailea: Gil Manzano. Txartel horia erakutsi die etxeko Chema R. eta Bardhiri. Llorente R. egotzi du 88. Minutuan bigarren txartel horia erakutsi ondoren.