Results

Autoridad Portuaria de Pasaia

05/31/2017 | News release | Distributed by Public on 05/31/2017 05:20

Portu Agintaritzaren Administrazio Kontzeiluak, gaur, saio informatiboan, lonjan egindako obren inguruko estatuko portuen auditoria analizatu du

Txostenak ondorioztatu du Portu Agintaritzari ez zaiola kalte ekonomikorik sortu eta ABEEari ordaintzeke dauden zenbatekoak eta egiteke dauden lanak zerrendatu ditu

Urtebete baino gehiagoko lanaren ondoren, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak 2016ko martxoaren 10eko saioan egindako eskaerari erantzunez, Estatuko Portuek egindako auditoria txostena pasa den maiatzaren 18an bidali zuten. Eskaera honi erantzuteko, Estatuko Portuek Intemac ingeniaritza kontratatu dute eta pertsonal espezializatua esleitu dute Zuzendaritza juridiko eta teknikoan.

Laburbilduz, txostenak ondorioztatu du Portu Agintaritzari ez zaiola inongo kalte ekonomikorik sortu eta ez dela beharrezkoa erantzukizuna exijitzeko bestelako ekintzarik egitea, hartutako antolamendu-neurri eta hasitako diziplinazko ekintzetatik harago.

Estatuko Portuen txostenak dioenez, arrantza-gunearen instalazio berrietan egingo den inbertsioaren guztizkoa 25,2 milioi eurokoa izango da, eta horietatik 3,9 milioi exekutatzea faltako litzateke. Horrek ez du esan nahi ABEEari esleitutako obrak azkenean 25,2 milioi kostatuko duenik, datu hori ekintza multzo bati baitagokio, eta ekintza horiek ABEEari kontratatutako eraikina eraiki aurrekoak zein ondorengoak barne dira. Eraikina 14,9 milioitan kontratatu zen, eta azkenean 18,4 milioi euro balioko du.

Kontratu honen azken kitapenari dagokionez, ABEEak planteatutako auzi zibila ebatzi zain dago. ABEEaren iritziz, burututako obra kontzeptupean kopuru handiagoak dagozkio, eta kalte-ordainengatik indemnizazioak erreklamatzen ditu, kontratuaren iraupena luzatzeagatik.

Bestetik, Fiskaltzak jarritako denuntziaren ondorioz, 2. Instrukzioko Epaitegian Aurretiazko Eginbideak irekita daude. Portu Agintaritzak Estatuko Portuen txostenaren berri eman, eta ondorioztatu dena ikusita, eginbideak artxibatzea eskatu du.

Kontu-auzitegian hasitako espedientea otsailean artxibatu zen, kalte ekonomikorik egon ez zela egiaztatu zelako. Izan ere, egindako obra kontratistari momentuz ordaindu zaiona baino gehiago da.

Estatuko Portuen txostena eginda, ABEEarekin kontratua eteteko bidea ireki da, eta egiteke dauden lanak lizitatu daitezke. Portu Agintaritzak 2019 amaieran edo 2020 hasieran amaituta egon daitezkeela aurreikusten du.