Real Sociedad de Futbol SAD

10/27/2018 | News release | Distributed by Public on 10/27/2018 10:48

Landutako puntua

Sansek hutsera berdindu du arratsalde honetan Gimnastica de Torrelavegaren aurka. Imanol Alguacilen mutilak amaieraraino saiatu dira baina azkeneko metroetan zehaztasuna falta izan zaie.

Bikain hasi dute partida txuri-urdinek lehenengo zatian. Aurkaria bere zelaian jokatzen ari da Sanseren bultzadari esker. Kontrolpean izan dute partida lehenengo ordu erdian. Aldiz, aukera arriskutsurik sortu gabe egon dira Gimnastica de Torrelavegaren atearekiko. Azkeneko ordu laurdenean, kantabriarrak hobeto aritu dira eta pare bat aukera izan dituzte markagailuan aurreratzeko. Argiena area barruan burututako falta batekin iritsi da, baina jokalari txuri-urdinek arriskua urruntzea ortu dute. Sanse nagusi lehenengo zatian baina aukera handirik sortu gabe.

Asmo berdinarekin atera dira gipuzkoarrak bigarren zatian baina bertsio hobe batekin. Lehenengo jokaldi arriskutsuan, hirugarren minutuan, gola oso gertu izan dute. Partidako aukerarik argiena, seguraski. El Haddadik izan du lehenengo bere errematearekin, eta aldaratzea Gorostidik hartu du, baina azkenean kanpoko atezainak jokaldia urruntzea lortu du. Saiatzen jarraitu dute txuri-urdinek. Gimnastica de Torrelavega, aldiz, bere momentua itxaroten egon da kontraerasoekin. Puntua ontzat ematen zuten. Zoritxarrez, gola ez da iritsi. Baloi luzeak, hegaletatik zentroak, jokaldi landuak… gipuzkoarrek era guztietara bilatu dute gola baina helburua lortu gabe.

Berdinketa honekin, Sanse sailkapeneko goiko postuetan kokatzen da. Hurrengo astean Amorebietaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Sisniega, Petxarroman, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Saenz (Lopez, min. 65), Thior, Gorostidi (Gurudi, min. 73), El Haddadi (Celorrio, min. 63), Olaziola.

Gimnastica de Torrelavega: Ruiz, F. Fernandez, Camus, Moreno, Bardanca, Cusidor, Palazuelos, Vitienes (De Borja, min. 86), V. Fernandez (Gomez, min. 78), Rozas, Conde (Barbero, min. 89).

Epailea: Sesma Espinosa. Txartel horia erakutsi die etxeko Petxarroman eta Le Normandi eta kanpoko Cusidor, V. Fernandez eta Morenori.