Results

Real Sociedad de Futbol SAD

12/10/2017 | News release | Distributed by Public on 12/10/2017 14:23

Landutako puntua

Sansek merituzko puntu bat lortu du maila honetako zelai zailenetarikoetan hutsean berdindu ondoren Racing taldearen aurka. Nahiz eta etxekoak hobeagoak izan neurketan, gipuzkoarrak ondo aritu dira atzean lanean.

Txuri-urdinek ezin izan dute beraien jokoa egin zelaia ez zegoelako espero bezala eroritako euriagatik. Etxekoen nagusitasuna lehenengo minutuetatik nabari izan da. Cesar Diazen izan du lehenengo aukera argia, Lapeñak ia atepean atera duena. Dani Aquinok izan du geroxeago zati honetako aukerarik onenetarikoa, baina bere zuzeneko falta Zubiaurrek urrundu du. Sanseko atezainak lan handia izan du arratsalde honetan, bikain eraman duena.

Cesar Diazek berriro izan du gola bere eskuetan, baloia zutoinera bidaliz. Baloi geldiko jokaldietan sortu du Racingek arrisku gehiena. Gertu egon da Gandara korner batean, amaierarako bakarrik hamar minutu falta zirenean, gola eskuratzeko, baina bere burukada gutxigatik kanporuntz joan da. Azkeneko minutuetan berriro Zubiaurre aritu da neurketako protagonista nagusi bezela, Corcolesen jaurtiketa arriskutsua urrundu eta gero.

Puntu garrantzitsu eta landua Sansek eskuratu duena Campos de Sport de El Sardineron. Hurrengo astean, Imanol Alguacilenek Peña Sport jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Racing Club: Ivan Crespo, Corcoles, Gandara, Borja Granero, Julen Castañeda, Sergio Ruiz (Javi Cobo, min. 66), Quique Rivero, Oscar Fernández, Dani Aquino, Cesar Diaz (Juanjo, min. 71), Héber (Pau Miguelez, min. 81).

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Arrieta, Guevara, Sangalli (Sanz, min. 72), Muguruza, Capilla, Merquelanz (Olaizola, min. 23), Jauregi (Celorrio, min. 61).

Epailea: Fernandez Rodriguez. Txartel horia erakutsi die etxeko Cesar Diazi eta kanpoko Guevara, Gorosabel eta Capillari.

Intzidentziak: Martin Merquelanz minduta kanporatu da eta medikuen balorazioari itxaron behar zaio.