Real Sociedad de Futbol SAD

07/15/2018 | News release | Distributed by Public on 07/15/2018 02:46

“Urte on bate egin dezakegu”

Nerea Eizaguirre espainiako selekzioarekin dago Suitzan 19 urtez azpiko Europako Txapelketa prestatzen. Bere lehenengo partida asteazken honetan jokatuko du Norvegiaren aurka (15:00) Wohlenen, bigarrena anfitrioiaren aurka izango da (larunbata, 18:15) eta lehenengo fasea Frantziaren aurka itxiko dute (uztailaren 24a, asteartea, 18:15) hiri berean. Debuta egin baina ordu batzuk lehenago realsociedad.eus-ek berarekin hitz egiteko aukera izan du.

- Nola bizi izan duzu deialdi hau?

Urte guztiko lanaren emaitza da hau. Azkenean, hemen gauden jokalariak gure klubean lan egin dugu aukera hau izateko eta Europako Txapelketa bateko azkeneko fasea jokatzeko. Ez da erraza hori lortzea. Oso pozik nago horregatik.

- Zein helbururekin?

Talde on bat daukagu. Azkenean, 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa dagoela kontuan hartuta, jokalariak bitan banatu gaituzte, baina oso ondo egokitu gara. Pasa den astean egon ginen entrenatzen Madrilen eta aste honetan ere horretan ari gara. Ea txapelketa irabaztea lortzen dugun.

- Europako Txapelketa alde batera utziz, aurredenboraldia asteko gogoz?

Bai, noski. Orain Suitzan gaude baina, azkenean, beti zaude adi klubean gertatzen denarekin. Bueltatzerakoan, entrenatzen hasiko naiz lehenbailehen, dena emateko helburuarekin.

- Zer helburu edo sentsazio dituzu denboraldi honetan Realarekin?

Gero eta zailagoa da. Ligak gero eta maila altuagoa du eta ez da erraza ondo egitea. Uste dut oinarria badaukagula eta talde sendo eta gazte bat geratu da. Azkeneko denboraldiko amaierako dinamikarekin jarraitzen badugu, urte on bat egin dekazegu, hasierarekin konparatuz oso ondo bukatu genuen. Ildo horretik jarraitu behar dugu. Ez da helburuak jartzeko momentuz. Partidaz partida joan behar gara eta ikusiko dugu nola gauden.