Real Sociedad de Futbol SAD

06/05/2018 | News release | Distributed by Public on 06/05/2018 10:32

Eserlekua aukeratzeko hitzorduak 14ean amaituko dira

Eserlekua aukeratzeko prozesuak aste honetan jarraitzen du. Posta elektronikoa, taldeak ordezkari aukeratutako pertsonari bidali zitzaion, eta, galdetegia modu indibidualen bete dutenen kasuan, bazkideari berari. Aste honetan bidali dira datorren astearen bukaerarako hitzorduak. Birkokapenen prozesuak aurrera egin ahala, hitzordu kopurua handitu egingo da.

Astero, hurrengo asteko hitzorduak argitaratuko dira gure web gune ofizialean; horrela, gure bazkideek hitzorduaren posta elektronikoa nahiko aurrerapenez jasoko dute, hitzorduari begira antolatu ahal izateko.

Hitzordua baieztatu posta elektronikoaren bidez

Posta elektronikoaren bidez bidalitako hitzordua baieztatu behar duzu. Aste honetan edo hurrengo astean hitzordua baduzu eta posta elektronikoa ez baduzu jaso, 900 535 798 telefonora deitzea eskatzen dizuegu. Horrela, hitzorduko ordua baieztuko dizuegu.

Ordezkariek bere taldeko edozein pertsonaren esku delegatu ahal izango du hitzordua. Ordezkariaren ordez hitzordura doan pertsonak bere bazkide txartela edo NANa aurkeztu beharko du. Proposatutako egunean joatea ezinezkoa bada, beste egun batzuk eskainiko zaizkio, baina lehentasuna galduko da bazkide kopuru batekiko.

Ipar hondoko bazkide berriak

Ekainaren 14tik 23ra artean Realari bazkidea egiteko bere borondatea adierazi duten pertsonen alta emateko prozesua hasiko da. Beraz, ekainak 23an klub txuri urdinak 27.718 bazkide izatea espero du. Hurrengo denboraldian Anoetako estadioaren edukiera kontuan hartuz, Realak 28.600 bazkideko zifra jarri du muga bezala, beraz, behin zifra horretara helduta ezin izango da bazkide berriak egin.

Ipar hondoan eserlekua aukeratu duten bazkidei buruz, zein 2018-19 denboraldian zehar eraikiko den, uztailaren zehar beraiekin jarriko gara harremanetan aipatutako hondoa eraikitzen den bitartean behin-behineko eserlekua aukeratu dezaten. Gainerako behin-behineko eserlekuak jada ezarritako rankingaren arabera eta eserlekua aukeratzeko fase honetan eratutako taldeak errespetatuz esleituko dira.