Results

Real Sociedad de Futbol SAD

11/09/2018 | News release | Distributed by Public on 11/09/2018 04:44

2018ko Ohiko Batzar Nagusia

Realeko Akziodunen Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 11ean ospatuko da Donostiako Zurriolaren Ibilbide 1ean kokaturik dagoen Kursaal Jauregian, bigarren deialdian (19:00).

Eguneko gai-zerrenda ondorengoa da:

Lehena: Urteko kontuak hauek guztiak,2018ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Bigarrena: 2018eko uztailaren 1tik 2019eko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Hirugarrena: Kontu-Ikuskatzailea izendatzea.

Laugarrena: Administrazio Kontsiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak emateKo ere.

Bosgarrena: Galderak eta eskaerak.

Administrazio Kontseilua 1/2010 LegEDak (Kapital Sozietateen Legearen testu bategina) 203 artikuluan eta Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduak 101 artikuluan eta hurrengoetan ematen dioten eskubideaz baliatu da; horrenbestez, akta egingo da notarioaren esku-hartzearekin. 2016ko ekainaren 15ean BORMEren erregistroan inskribatu zela eta -inskripzio zenbakia: 252241-, batzar Nagusiaren iragarpena webgune korporatiboaren bitartez egiten da

Eguneko gai-zerrendaren lehen eta bigarren puntuei dagokienez, eta R.D.L.1/2010 272 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, akziodun guztiek berehala eta dohainik eskuratu ahal izango dituzte Batzarrean aztertu eta, hala badagokio, onartzeko aurkeztu diren dokumentuak, hau da: 2018ko ekainaren 30ean itxitako Ekitaldiko Urteko Kontuak, Kudeaketa Txostena, Kontu Ikuskatzaileen Txostena eta 2018ko uztailaren 1etik 2019eko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua.

Informazio gehiago webgune korporatiboan