CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA

06/08/2018 | Press release | Distributed by Public on 06/08/2018 03:39

CAF HAUTATU DUTE ERRESUMA BATUAN WALES AND BORDERS FRANKIZIARAKO UNITATEAK HORNITZEKO

2018/06/08

CAF hautatu du KeolisAmey-k preferred bidder (lehentasunezko lizitatzaile) duela gutxi Erresuma Batuan esleitu duten Wales and Borders-en tren-frankiziarako azken belaunaldiko diesel-unitateak (DMU) hornitzeko.

Galeseko Gobernuak KeolisAmey-ri Wales and Bordes frankizia hori operatzeko kontratua esleitu ostean egin duten iragarpena. Esleipena 15 urterako izango da, 2018ko urritik hasita.

Gaur egun, CAF bi kotxeko 44 unitateren eta hiru kotxeko 26 unitateren hornikuntza eta mantentzea jasotzen duen kontratua negoziatzeko azken fasean dago. Ibilgailuak 2022ko irailean zerbitzuan sartuko direla aurrez ikusi dute eta horiei 2024ko irailean entregatuko dituzten bi kotxeko beste zazpi unitate gehitu behar zaizkie. Unitateak Civity UK plataforman oinarrituta daude. Eskualdeko eta aldirietako zerbitzuak eskaintzeko diseinatuta dagoen ibilgailua da eta segurtasun arloko punta-puntako teknologia du. Gainera, barne-diseinuarekin eta bezeroarentzako erosotasunarekin lotutako eskakizun handieneko zehaztapenak betetzen dira, besteak beste hauek: aire girotua eta wi-fi konexioa.

Unitateen amaierako muntaketa CAFek Celtic Business Park, Newport-en (hegoaldeko Gales), dituen instalazio berrietan egingo da. Fabrika 2018ko azaroan erabilgarri egongo dela aurrez ikusi dute.

Richard Garner, CAFeko zuzendaria Erresuma Batuan: 'Oso pozik gaude KeolisAmeyk Wales and Borders frankiziarako unitateak hornitzeko preferred bidder izendatu gaituelako. KeolisAmeyrekin batera lan egitea eta tren arloko aldaketarekin eta Newporten eta Galesen tokiko ekonomia hazten laguntzearekin lotutako gure konpromisoa betetzea espero dugu. Ziur gaude gure unitateen kalitatea, segurtasuna eta erosotasuna lagungarriak izango direla tren-sare garrantzitsu honetan bezeroaren esperientzia hobetzen laguntzeko'.

Colin Lea, KeolisAmey Wales Cymru-ko Mugikortasuneko zuzendaria: 'Eskerrak eman nahi ditugu CAFek egindako lan eta trenak diseinatzeko garaian izandako lankidetzagatik; izan ere, KeolisAmeyren balioekin bat eginda, bidaiaren behar eta ezaugarriekiko ulerkorrak izan dira, hankak jartzeko espazio zabala eta zeharkatuko dituzten bideetako paisaia zoragarriaz gozatu ahal izateko eserlekuen kokapena egokituta'.

'Tren berri hauek hurrengo hamarkadarako erosotasuneko eta irisgarritasuneko estandar berriak ezarriko dituzte. Gainera, Galeserako eta Galesen fabrikatuko dituzte, haien muntaketa-lanak CAFek Newporten duen lantegi berrian egingo baitituzte. Ehunka lanpostu berri sortuko dituzte han'.

Galeseko Ekonomiako idazkariak, Ken Skates-ek, honako hau adierazi du: 'Gure inbertsio globala 5.000 milioi liberakoa da eta tren-zerbitzu berriek hobetutako zerbitzua eskaintzeaz gain, Gales osoan eragina izango duten benetako lan-aukerak eta onura ekonomikoak eskaintzea ere bada gure helburua'.

'Egia esan, albiste bikaina da flota hori hornitzeko preferred bidder gisa CAF hautatu izana; horri esker, berritutako gure tren-zerbitzuan zirkulatuko duten tren berri gehienak benetan 'Made in Wales' izango dira eta horien produkzioak zonalderako inpaktu ekonomiko handia ekarriko du'.

Newporteko instalazioak Erresuma Batuan duen negozioa ezartzeko eta hazteko CAFek dituen planen zati esanguratsua dira. Fabrikak 300 lanpostu berri inguru sortu eta Erresuma Batuko tren-industria bultzatuko du; izan ere, besteak beste, enpresak trenen fabrikaziorako osagaiak hornitzeko bertako eta estatu mailako enpresen 'taldearen' garapena bultzatzeko asmoa du.

Erresuma Batuan fabrika berria martxan jartzeko CAFek egin duen inbertsioa 30 milioi libera baino gehiagokoa da eta Galeseko Gobernuaren inbertsio-programen diru-laguntzen bidez babes handia jasoko du.

Joan prentsa-oharretara