Results

Real Sociedad de Futbol SAD

09/11/2018 | News release | Distributed by Public on 09/11/2018 05:46

Osasun partea

Adnan Januzaj ezker belaunean minarekin darrai. Molestia horiek Errusiako Mundialean izandako entrenamendu batean taldekide batekin talka egin ostean hasi ziren. Abuztuaren 7an eginiko erresonantzian ez ziren ikusi lesio zorrotzik adierazten zuten irudirik (irudiak oso antzekoak ziren kolpea eman aurretik eginiko beste erresonantzia batean). Zenbait espezialistekin hitz egin ostean eta ebakuntza ez egitea erabaki eta gero, entrenamendu plan pertsonalizatuari ekin zion. Minak hor jarraitzen zuenez eta ebakuntza ez egitearen erabakia mantentzen baita, pasa den ostiralean infiltrazio bidezko tratamendu bat hasi zuen. Lan pertsonalizatua egiten jarraitzen du.

David Conchak ebakuntza izan zuen otsailaren 1ean eskuin gerrian talka femoroacetabularraren sindromea dela eta. Egunean (uztailaren 28tik), pubisaren zoanldean dituen molestiak direla eta, entrenamendu plan pertsonalizatua burutzen ari da. Abuztuaren 27an gerrian egindako artro-erresonantzia magnetikoan eta pelbiseko erresonantzian lesioa ikusten da, pubisean aduktor luzeak duen lotunean. Momentuz plana lan pertsonalizatuarekin jarraitzea da.

Real Sociedad de Futbol SAD-eko Zerbitzu Medikua.

*Informazio mediku honen argitalpenak jokalarien onespena du.