Real Sociedad de Futbol SAD

08/30/2018 | News release | Distributed by Public on 08/30/2018 13:53

Kalitatea eta indarra erasoarentzat

Sandro Ramirez 1995eko ekainaren 9an jaio zen (23 urte) Las Palmas Kanaria Handikoan. UD Las Palmasen jokatzen hasi eta kadete kategorian la Masiara iritsi zen FC Barcelonaren eskutik. Talde horretako beheko kategoria guztietatik igaro eta gero, Sandro Ramirezek lehenengo taldearekin egin zuen debuta 14-15 denboraldian, 12 partida jokatuz eta 4 gol sartuz. Kanariarra lehenengo taldeko jokalari izatera pasatzen da 15-16ean. Denboraldi horretan 20 neurketa jokatzen ditu, 3 gol sartuz. 2016ko udaran Malagak fitxatzen du, non 16 gol sartzen dituen 31 partidatan, urte bikaina burutuz. Denboraldi horrek Premierera eramaten du, Evertonek aurrelaria fitxatzen duelako. Ingalaterrako taldean 15 neurketa jokatzen ditu eta neguan Sevilla FC-ra iristen da utzita, non andaluziar taldearekin Europa Leaguerako sailkatzen den. Espainiako selekzioarekin izan da internazionala beheko kategoria guztietan.

Orain Realera iristen da bere kalitate guztia erakusteko helburuarekin. Fitxaje bikaina eraso txuri-urdinarentzat. Ongi etorri, Sandro.