Real Sociedad de Futbol SAD

10/30/2017 | News release | Distributed by Public on 10/30/2017 06:18

Hirugarrena jarraian nahi dute etxean

Sansek SD Leioa jasoko du asteartean Zubietan. Larunbateko porrota ahaztuz, harrobiko taldeak aukera berri bat du etxean sendo mantentzeko eta hirugarren garaipena jarraian lortu ahal izateko.

Txuri-urdinek azken hiru partidak irabazi zituzten. Aldiz, UD LogroƱesen aurka gehiegizko porrota jasan ondoren bolada ezin hobea amaitu zen. Hala ere, Sanse bosgarren postuan kokatuta dago, bigarren sailkatua bi puntutara izanda. Gipuzkoarrek bi neurketa jokatuko dituzte aste honetan etxean eta hasiera ona izan nahi dute.

SD Leioa, bestalde, 1-0 gainditu zuen Bilbao Athletic aurreko asteburuan beheko postuetatik aldentzeko. Bizkaitarrek 12 puntu batu dituzte 11 partidetan, baina gainditzeko talde zaila izango da.

Real C-k Beasain bisitatuko du asteazkenean. Txuri-urdinek, asteburuan berdinketa lortu ondoren, hiru puntuak nahi dituzte sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko. Etxekoek garaipena lortu zuten Santutxuren aurka eta zazpigarren postuan kokatuta daude 18 punturekin.