Real Sociedad de Futbol SAD

12/16/2017 | News release | Distributed by Public on 12/16/2017 15:39

Hiru puntu azkeneko minutuan

Real C-k bat eta bi irabazi du Balmasedaren aurka, non Sergio Franciscorenek neurketari buelta eman behar izan diote garaipena lortzeko. Ez da ondo hasi partida txuri-urdinentzat. Zelaia biguna zegoen eta horrek jokoa zaildu du kanpokoentzat. Retesek sartu du etxekoentzat lehenengo gola hamabostgarren minutuan, jokaldi landu baten ondorioz. Gol honek Real C-ko jokalariak esnatu ditu eta neurketaren kontrolpea izan dute hortik aurrera. Bi aukera nahiko argi izan dituzte atsedenaldira berdinketarekin iristeko, baina nahiz eta galtzen joan, sentsazioak nahiko positiboak ziren.

Bigarren zatian gipuzkoarrek neurketa menderatzen jarraitu dute. Gola gertu zegoen baina ez zen iristen. Hogei minuturen faltan, Veigak eskuratu du azkenik gol hori erremate bikain baten ondoren. Baina kanpokoek gehiago nahi zuten. Ez ziren berdinketarekin konformatzen era hiru puntuak nahi zituzten. Ia azkeneko minutuan, Lucbertek garaipena eman dio Real C-ri ezker-hegaletik iritsitako aldaratze bat aprobetxatu eta gero. Balmasedak aukera bat izan du luzapenean, baina zorionez ez da sartu. Txuri-urdinak bigarren postuan kokatzen dira momentuz. Hurrengo astean Sestao River jasoko dute urtea eta lehenengo itzulia bukatzeko.

Fitxa teknikoa:

Balmaseda FC: Bruno, Mikeldi, Arkarazo, Javi, Corral, Benito, Del Olmo, Cuevas, Raul, Retes.

Real C: Agirre, Blasco, Celihueta, Aranbarri, Calderon (Alkain, min. 70), Arrue, Cardenas, Aranzabe (Lucbert, min. 60), Veiga, Garmendia (Aldasoro, min. 81), Auzmendi.

Golak: 1-0: Retes, min. 15; 1-1: Veiga, min. 71; 1-2: Lucbert, min. 89

Epailea: Ruiz Rabanal.