Real Sociedad de Futbol SAD

02/07/2019 | News release | Distributed by Public on 02/07/2019 02:42

“Euskal derbiek dotoretasun berezia dute”

Irrati saio bat zuzenean entzun eta ikustea oso interesgarria da, baina protagonista nagusia Michael Robinson bada, orduan gogo gehiagoz. Acento Robinson: Derbiak ez dira sekula bukatzen programatik hainbat aurpegi ezagun pasa ziren atzokoan Antzoki Zaharrean. Beraien anekdota eta istorioei esker giroa alaitu zuten. Lehenengoa 'Bixio' Gorriz izan zen, bere 599 neurketak eta horren atzean dagoen kontua azaldu zuena.

Karlos Arguiñano eta Eneko Atxa ez ziren atzean geratu. Batez ere lehenengoa. Ikusleek bikain pasa zuten, barrezka. Aritz Garde eta Alvaro Fuenes, La Oreja de Van Gogheko kideak, saioan egon ziren beraien sentimendu txuri-urdina azaltzen. Azkenik, Jon Maia eta Andoni Egaña bertsolariek programa itxi zuten beraien derbien ikuspuntua emanez; lehenengoa athletizale moduan eta bigarrena realzale bezala. Orokorrean, dibertsioa eta entretenimendua erdizkan.

Protagonisten hitzak entzun nahi ahal dituzu? Bideoa ikus ezazu!

Gogora ezazu informazio guztia Kornerren kontsulta dezakezula.