Results

Diputación Foral de Gipuzkoa

03/15/2017 | Press release | Distributed by Public on 03/15/2017 04:59

Pablo Sorozabal Nazioarteko Musika Konposizioko XIV. Lehiaketa

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, Pablo Sorozabal Nazioarteko Musika Konposizioko XIV. Lehiaketa antolatu du.

Oinarri arautzaileen laburpena

Parte har­tzaileak.

Lehiaketan 1982ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako konpositoreek parte hartu ahal izango dute, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz, beti ere oinarri hauetan ezarritako beharkizunak bete­tzen badituzte.

Obren beharkizunak.

Lanak harizko laukote batek interpreta­tzeko ida­tzi beharko dira. Lanaren estetika eta teknika libreak izango dira.

Aurkeztutako obrak originalak izango dira, eta ezin izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenik gabe, lehiaketa eba­tzi baino lehen estreinatu edo argitara eman.

Parte har­tzaileek ida­tziz hitz emango dute baldin­tza horiek beteko dituztela.

Konposizioaren iraupena ez da hogei minututik gorakoa izango.

Aurkezteko epea

2017ko abuztuaren 28an ­itxiko da.

Sariak

Sari bakarra izango da; irabazleari 3.500 euroko saria eta diploma emango zaio. Epaimahaiak, hala uste badu, beste lan ­batzuk ere saritu ­ditzake baina diru zuzkidurarik gabeko saria izango da. Kasu korretan dagokion diploma emango zaio.

Era berean, lehiaketako saria eman gabe gelditu daiteke, aurkeztutako lanaren kalitate maila askiesten ez bada.

Saria ematea.

Prozeduraen ebazpena eman eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori konta­tzen hasiko da eskaerak aurkezteko epea buka­tzen egunetik aurrera.

Saritutako obraren estreinaldia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak saritutako lana estreina­tzeko konpromisoa har­tzen du, Musikagileak konpositoreen elkartearekin lankide­tzan.