Results

Real Sociedad de Futbol SAD

09/23/2017 | News release | Distributed by Public on 09/23/2017 15:00

Beste gaipen bat

Real C-k garaipen berri bat eskuratu du Deustoren zelaian, bigarrena jarraian etxetik kanpo, 1-2 irabazi ondoren. Partida hasieratik bukaerara izan dute txuri-urdinek kontrolpean, azkenengo minutuetan izan ezik. Thiorrek eskuratu du kanpokoentzat lehenengo gola, penaltiz. Hortik gutxira, Celorriok egin du bigarrena eta gipuzkoarrei lasaitasuna eman die markagailuan.

Jada bigarren zatian, Real C-k jarraitu du neurketa menpean izaten. Aukera dexente eduki dituzte hirugarrena egiteko eta partida erabakitzeko, baina ezin izan dituzte gauzatu. Etxekoak goruntz joan dira azkenengo tartean, eta horren ondorioz gola sartzea lortu dute. Txuri-urdinek emaitza mantendu dute eta hiru puntuak Zubietara eman dituzte. Hurrengo aurkaria Alaves B izango da.

Fitxa teknikoa:

Deusto: Garrachon, Fernández, Barrado, Lizartza (Carro, min. 61), Ezquerra (Bezanilla, min. 46), Expósito, Tejada, Andikoetxea, Martin, Madariaga (Baroja, min. 58), Intxausti.

Real C: Aguirre, Blasco, Celihueta, Aranbarri, Lucbert, Cardenas, Aldasoro (Rodriguez, min. 86), Thior, Veiga (Martínez Losa, min. 63), Auzmendi, Celorrio (Garmendia, min. 77).

Golak: 0-1: Thior (p), min. 23; 0-2: Celorrio, min. 40; 1-2: Baroja, min. 86

Epailea: Garcia Arriola. Txartel horia erakutsi die etxeko Ezquerra eta Barojari eta kanpoko Aranbarri eta Celihuetari.