Real Sociedad de Futbol SAD

08/27/2017 | News release | Distributed by Public on 08/28/2017 07:25

“Nire bizitza osoko taldea”

Dena merezi dute, baina klub txuri-urdinak detaile txikia eduki nahi izan zuen urte gehien gure klubeko bazkide bezala daramaten zaleekin. Lau dira 75 urte baino gehiago daramatzatenak Realeko bazkide bezala. Berrogeigarren hamarkadaren hasieran egin ziren bazkide eta bere fideltasunak ez du hutsik izan hiru mende laurdenen zehar.

Anoetara ahal duten guztietan gerturatzen dira eta bere begiekin ikusi dituzte gure historiako ia momentu on eta txar gehienak. Ostiralean ere bere bizitzako taldea ikusten izan ziren, baina kasu honetan palkutik egin zuten, Jokin Aperribayk pertsonalki luzatu zien gonbidapena onartu eta gero. Realeko presidenteak, Villarrealen aurkako bezperan, lau bazkide hauei bere karnet berria pertsonalki eman nahi izan zien. 1, 2, 3 eta 4 zenbakidun bazkideak dira. Denok noizbait izan nahi dugunak. Aperribayk bisita egin zien bere etxeetan eta Realarekiko haien amodio mirestu eta eskertu zien. Ostiralekoa bere taldearen beste partida bat izan zen. Laurek milaka ikusi dituzte. Baina ziur ostiralekoak lekutxo berezi bat izango duela haien bihotzetan.

1. Bazkidea: José Juan Ramos. 78 urte bazkide bezala.

2. bazkidea: Ramón A. Sistiaga Cogollor. 75 urte bazkide bezala.

3. bazkidea: José Ignacio Salaverria Sáenz. 75 urte bazkide bezala.

4. bazkidea: José Joaquín Arroniz. 75 urte bazkide bezala.