Real Sociedad de Futbol SAD

10/18/2018 | News release | Distributed by Public on 10/18/2018 03:38

Izenpetuta eta marko batean sartuta nahi duzu?

Gaur atera da argitara 2018-19 denboraldiko posterra, gure bazkideentzako oparia, jada urteko garai hauetako klasiko bat dena. Edizio bakoitzean bezala, edozein bazkidek eraman dezake doan oroigarri polit hau.

Horrez gain, opari bikoitza eskaini nahi diegu gure webgunearen bitartez edo Realzale Programa kudeatzeko erabiltzen den Realzale apparen bitartez Realeko bazkide nisa erregistratu eta identifikatu diren pertsona guztiei.

Horrenbestez, 2017(e)ko otsailaren 2tik datorren 2018ko urriaren 25era arte realsociedad.eus webgunean edo Realzale appean erregistratu diren bazkideen artean 25 poster zozketatuko dira lehen taldeko jokalariek izenpetuta eta marko batean sartuta, beheko irudian agertzen denaren modukoa.

Urriaren 26an zozketatuko dira 25 posterrak. Egun horretan, zozketan irabazle atera diren 25 bazkiderekin harremanetan jarriko da. Bazkidea bazara eta oraindik bazkide izatearen abantailak edukitzeko erregistratu ez bazara, bi modu honetan egin dezakezu eta opari polit hau eskuratzeko aukera ere edukiko duzu:

1. Webgunearen bitartez erregistratzeko: Sakatu HEMEN eta bete jarraibideak.

2. Realzale apparen bitartez erregistratzeko: Deskargatu appa HEMENDIK eta bazide gisa identifikatu zaitez 'profil' izeneko erlaitzean.