Real Sociedad de Futbol SAD

09/08/2018 | News release | Distributed by Public on 09/08/2018 08:20

Urtebetetze borobila

Ondarretako hondartzak gure 109. urteurrena bizi izan du gaur goizean. Ehundaka realzale gerturatu dira egun hau ospatzeko helburuarekin non txikiak izan diren protagonista nagusiak. Kirol desberdinez gozatzeko aukera izan dute leku zoragarri batean. Ondarretako hondartzak jai giroa bizi izan du gaurkoan goizeko beratzietatik eguerdira arte. Eguraldi bikaina izan dugu eta horri esker ere aktibitate guztiak ondo joan dira.

Gure Realeko gazteek Futbol 4 txapelketan parte hartzeko aukera izan dute infantil eta kadete mailentzat antolatutakoa. Baina txapelketa gehiago ikusi ditugu. Futevoley eta freestyle-ko erakustaldiak eta clinic-ak, RS Atletismo Eskolako gynkana bat… Gainera, margo tailerrak, musika, edaria eta janaria BM Supermerkatuak-eri esker eta hainbat aktibikate festa txuri-urdin honekin gozatzeko. Luca Sangalli, Joseba Zaldua, Kiana Palacios eta Sandra Ramajo gerturatu dira sariak banatzeko irabazleei eta hauek beraien idoloekin argazkiak ateratzeko aukera izan dute. Borobila izan da gaurko goiza Realaren urtebetetzea ospatzeko.