Diputación Foral de Gipuzkoa

03/15/2017 | Press release | Distributed by Public on 03/15/2017 04:11

Koldo Mitxelenan martxoan egiten ari den Iparraldea Bertan Zikloaren barnean

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirola

Daniel Landarten 'Etxeak eta etxekoak' liburuaren irakurketa musikatua

Iparraldea bertan Jardunaldien barnean bihar martxoak 16, 'Etxeak eta etxekoak' irakurketa musikatua egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean Daniel Landart-en eskutik

Kattalin Sallaberry Pantxoa Etchegoin eta Pantxoa Carrere musikaria izango dira irakurketa musikatu egingo dutenak. Landartek aukeratu dituen idazleek aipatzen dituzte beren baserriak edo eraiki dituzten etxeak, gogoratzen etxekoen zorionak, beldurrak eta kezkak, beste batzuk fabula bidez edo metaforak erabiliz ari dira. Idazleak Euskal Herri osokoak dira baina leku garrantzitsua eman zaie Iparraldekoei: Manex Erdozaintzi-Etxart, Eñaut Etxamendi, Iratzeder, Piarres Larzabal eta Xalbador besteak beste. Hegoaldekoen artean aldiz aurkitzen ditugu: Xabier Amuriza, Joxan Artze, Arantxa Urretabizkaia, Lazkao Txiki, Gabriel Aresti etab. Gai hunkigarria, minbera, zabala eta betikoa: etxea eta etxekoak.

Ekitaldia arratsaldeko 19.30tan izango da.