Real Sociedad de Futbol SAD

09/01/2018 | News release | Distributed by Public on 09/01/2018 13:05

Estreinaldi bikaina Zubietan

Sansek denboraldiko lehenengo garaipena lortu dute hiru eta huts irabazi ondoren SD Cultural de Durangori Zubietan. Celorrio, Djouahra eta Gorostidiren golek garaipena etxean geratzeko balio izan dute

Kanpokoak ez dira atzean geratu neurketa hasi denean. Zubietara etortzen diren taldeekin konparatuz, hori ez da ohikoa. Baloiaren jabetza izaten saiatu dira, baina txuri-urdinek ez diote utzi. Aukerak ere Imanol Alguacilen mutilek jarri dituzte. Ezker hegaletik jaurtitako korner bat Celorriok errematatu du buruz ate gainetik gutxigatik. Bizkaitarren aukera bakarra eskuineko zentro batekin ailegatu da, baina aterik ikusi gabe. Sansek beste pare bat jokaldi arriskutsu burutu ditu, Djouahra eta Thiorrekin, baina kanporuntz joan dira jaurtiketak. Azkeneko minutuetan, jokaldi gelditu batean, Celorriok buruz sartu du neurketako lehenengo gola.

Bigarren zatia ezinhobeto hasi da. Djouahraren banakako jokaldi bat, ezker hegaletik, golean amaitu da. Atzelariak uzten joan da pixkanaka pixkanaka eta ezin izan dute ezer egin aurrelaria gelditzeko. Golak lasaitasun gehiago eman die txuri-urdinei eta neurketa kontrolpean izan dute arazo handirik gabe. Kanpokoen aukerarik argiena hurrengo jokaldian iritsi da, Praderak baloia zutoinera bidali ondoren. Azkeneko jokaldian, Gorostidik hiru eta hutsekoa jarri du markagailuan.

Sentsazio positiboak Sanserenak gaurkoan Zubietan. Hurrengo astean Barakaldoren aurka jokatuko dute txuri-urdinek. AUPA SANSE!!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Petxarroman, Le Normand, Lapeña, Jiménez (Muñoz, min. 72), Zubimendi, Saenz (Gorostidi, min. 65), Thior, López (Veiga, min. 59), Djouahra, Celorrio.

SD Cultural de Durango: Errasti, Txopitea, Varela, Aranda, Portillo, Zuazo, Molina, Alonso, Alberdi (Uribesalgo, min. 55), Unzueta (Galarza, min. 76), Pradera (Amorrortu, min. 57).

Goles: 1-0: Celorrio, min. 40; 2-0: Djouahra, min. 51; 3-0: Gorostidi, min. 94

Epailea: López Jiménez. Txartel horia erakutsi die kanpoko Alonso y Uribesalgo.