Results

Heineken Jazzaldia

06/11/2018 | News release | Distributed by Public on 06/11/2018 04:00

Heineken Jazzaldiak lau kontzertu eskainiko ditu San Telmon, Musikenerekin lankidetzan

53. Heineken Jazzaldiak azken urteotan Musikenerekin (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) eta San Telmo Museoarekin mantendu duen lankidetza arrakastatsuarekin jarraituko du, zeinak kontzertu bikainak utzi baititu tokiko musikariak protagonista direla, zenbait kasutan, Europa eta Ameriketako musikari gailenekin partekatu badituzte ere beren proiektuak.

Lankidetza honetan partaide izango da, aurreko urteetan bezala, Espainiako Egile eta Editoreen Elkarte Nagusiaren SGAE Fundazioa, berak babesten baitu ziklo hau.

Heineken Jazzaldiak ikastegiko irakasleek ondutako proiektuak programatzeko aukera ematen dio Musikeneri eta elkarrekin adosten dute programa. Horrela izan da oraingoan ere: maila ikaragarriko lau proiektu hautatu dira, hala interpretatzaileen kalitateagatik nola proposamenaren beraren interes objektiboagatik.

Gainera, Musikeneko irakaslea den Patri Goialdek hitzaldi bana emango du kontzertu bakoitzaren aurretik, jazzeko izen historiko handi bat hizpide hartuta. Iaz ere oso harrera ona izan zuen ekimen honek. Aurtengo hitzaldiak -gaztelaniaz emango dira- Duke Ellington, Billie Holiday, Charlie Parker eta Charles Mingus-i buruzkoak izango dira.

Aretoan 200 pertsona sartzen dira. Ateak 11:20ean irekiko dira eta, hitzaldira doazenek -11:30ean hasiko dira hitzaldiak- kontzertua entzuten geratzeko aukera izango dute, zeina 12:20 inguruan hasiko baita.

Hona hemen San Telmo Museoan, SGAE Fundazioaren Gunean eskainiko den programa:

Uztailak 25

San Telmo Museoa - SGAE Fundazioaren Gunea. 11:30. Sarrera doan.

Patri Goialderen hitzaldia Duke Ellington-i buruz

Conrad Herwig-Carlos Martín Quintet

Uztailak 26

San Telmo Museoa - SGAE Fundazioaren Gunea. 11:30. Sarrera doan.

Patri Goialderen hitzaldia Billie Holiday-ri buruz

Skytrain

Uztailak 27

San Telmo Museoa - SGAE Fundazioaren Gunea. 11:30. Sarrera doan.

Patri Goialderen hitzaldia Charlie Parker-i buruz

Chris Kase Quartet

Uztailak 28

San Telmo Museoa - SGAE Fundazioaren Gunea. 11:30. Sarrera doan.

Patri Goialderen hitzaldia Charles Mingus-i buruz

Andrzej Olejniczak Quartet: Interpreting Chopin

Share the post 'Heineken Jazzaldiak lau kontzertu eskainiko ditu San Telmon, Musikenerekin lankidetzan'