Autoridad Portuaria de Pasaia

03/15/2017 | News release | Distributed by Public on 03/15/2017 08:02

Pasaiako PA-k kotxe elektrikoetako flota handienetako bat dauka

Pasaiako Portu Agintaritzak 7 automobil elektriko entxufagarri berri ditu. Portu barruko eta kanpoko ohiko joan-etorri laburretarako erabiliko dira. Joan-etorri luzeetarako ez dira erabiliko eta kaizaingoak lur orotako ibilgailuak ditu.

Portu Agintaritzak ibilgailu elektrikoen aldeko apustua egin du, ingurumenarekiko duen sentsibilizazio eta konpromisoagatik. Era horretan, mugikortasun ekologikoaren aldeko apustu sendoa egiten du. Azterketa zehatz bat egin ondoren, ibilgailu elektriko hauek Portu Agintaritzak dituen beharrak ondo betetzen dituztela ondorioztatu da. Eta gainera, soinu eta gas isuriei dagokionez abantaila nabarmenak dituzte.

Hau ez da Portu Agintaritzak norabide horretan abian duen neurri bakarra. Izan ere, Lezo aldean egokitzen ari diren kaietan euri-uren saneamendu-sistema berritzailea jarriko da, solteko kai batean ongi funtzionatzen duela egiaztatu ondoren. Bestetik, UECCren carcarriers itsasontziak lur-konexio elektrikoaz hornitzeko proiektua ere lantzen hasi gara.