Real Sociedad de Futbol SAD

11/10/2017 | News release | Distributed by Public on 11/10/2017 06:47

2017ko Ohiko Batzar Nagusia

Realeko Akziodunen Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 13an ospatuko da Donostiako Zurriolaren Ibilbide 1ean kokaturik dagoen Kursaal Jauregian, bigarren deialdian.

Eguneko gai-zerrenda ondorengoa da:

Lehena: Urteko kontuak hauek guztiak, 2017ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Bigarrena: 2017ko uztailetik 2018ko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Hirugarrena: Administrazio Kontseiluko kideak kargugabetzea eta aukeratzea, kopurua zehaztuz, Estatu Sozialen 22 artikuluaren arabera.

Laugarrena: Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak ematero ere.

Bostgarrena: Galderak eta eskaerak.

Admnistrazio Kontseiluak R.D.L.1/2010 203. artikuluan, eta markataritza Erregistroko Arautegiaren 101. artikuluan eta hurrengoetan adierazteko eskubidea erabili du; eta, beraz, horren akta egingo da eta notarioak egiaztatu egingo du. 2016ko ekainaren 15eko BORMEko inskripzioa dela eta, zeinak 252241 zenbakia duen, Batzar Nagusiaren iragarpena webgune korporatiboaren bitartez egiten da.

Informazio gehiago webgune korporatiboan