Real Sociedad de Futbol SAD

12/08/2017 | News release | Distributed by Public on 12/08/2017 03:20

Hauen artean, gure arerioa

Behin UEFA Europa Leagueko multzo fasea amaituta, Reala Nyoneko zozketan egongo da datorren asteehenean 13:00etan. Multzoko bigarren postuan amaitu duenez, Reala UEFA Europa Leagueko lehen pstuan amaitu dutenekin eta UEFA Champions Leagueko lau hirugarren onenekin gurutzatuko da. Joanekoa Anoetan jokatuko da otsailaren 15ean eta itzulekoa astebete berandugo etxetik kanpo. Kontuan izan da final hamaseirenetan ezin zarela multzo bereko taldeekin gurutzatu, ezta zure federazioko taldeekin, Realari egokitu ahal zaizkion arerioak hauek dira:

AC Milan

Europako futbolaren historiko bat, bigarren lehiaketara ez ohitua. Zzpi Champions League irabazi ditu. Gaur egun zortzigarren da Calcion.

Arsenal

Beste klasiko bat. Champions Leaguen 19 urtez jarraian egon eta gero, aurten Europa Leaguera erori da. Txapelketa irabazteko hautagai nagusia.

Atalanta

Atalanta taldea eskualde bat ordezkatu gabe Serie A txapelketa gehien jokatu duen taldea izan da. Serie A txapelketan hamargarren postuan kokatuta dago. Hala ere, Europa League txapelketan ez du porrotarik jasan: lau garaipen eta bi berdinketa.

Braga

Europa Leagueko txapeldun ordea izan zen. Bestalde, duela bi denboraldi Portugaleko Ligako Kopa irabazi zuen. Gaur egungo portugaleko ligako laugarren postuan kokatuta dago. Lidertza bost puntutara du.

CSKA Moskva

Hirugarren gelditu da Champions Leagueko A multzoan (Benfica, Basilea eta Manchester Unitedekin batera). Azken urtetan Champions League txapelketan jokatu du. Ligako etenaldira hirugarren postuan iritsi da 35 punturekin. Lidertza zazpi puntura du.

Dynamo Kyiv

Ukraniako futboleko erreferenteetako bat eta Europan jokatzera ohitua. Txuri-urdinek iada jokatu zuten Ukranian UEFA Champions Leagueko bere azken partehartzean. Borrokan ari da Shaktar Donetsekin ligako lidertzagatik.

Lazio

Ez du aurkezpenik behar. Mende amaieran Errekopa eta Superkopa bat irabazi zuen. Caicedo, Nani edo Inmobile ezagunakditu taldean. Romako Estadio Olinpikoan jokatzen du, 72.000 ikuslerekin.

Leipzig

2009an sortu zen Red Bull enpresaren eskutik. Zazpi urtetan lau aldiz igotzea lortu du Bundesligara iritsi arte, non UEFA Champions Leaguerako txartela lortu zuen bere estreinaldian. Multzoan hirugarren geratzetik dator. Brumak jokatzen du bertan.

Lokomotiv Moskva

Europako lehiaketetako klasikoetako bat. Momentu onean daude. Bere ligako líder dira eta tituloa irabazteko hautagai Nagusia.

Plzeň

Txekiako futbolaren goikaldean 2010etik, izen baino kalitate handiagoko taldea da. Taldea Levanten jokatutako Ivanschitz jokalariak jokatzen du.

Salzburg

Red Bull empresa indartsuaren beste taldetako bat, Austriako boteretsuenetakoa. Azken 7 ligetatik 4 irabazi ditu.

Sporting CP

Oporto eta Benficarekin batera, Portugaleko hiru klasikoetako bat. Munduko harrobirik ospetsuenetakoa. Zale txuri-urdinentzat talde ezaguna, 82-83ko Europako Kopan eta 88-89ko UEFA-n beraien aurka aritu baikiñen.