Real Sociedad de Futbol SAD

10/27/2018 | News release | Distributed by Public on 10/27/2018 11:35

Merezitako garaipena

Realak garaipenaren bidea berreskuratu du merezitako garaipena lortu eta gero Madrilen. Txuri-urdinak nagusi izan dira eta aukera argiak izan dituzte markagailuan aurreratzeko, baina gola ez da bigarren zatiraino iritsi

Kanpokoek hobeto hasi dute partida eta lehenengo jokaldiak hiru kornerretan ailegatu dira, jarraian hirurak. Leire Bañosek gertu izan du gola horietako batean baina Paolak arriskua urrundu du. Aukera onena, aldiz, etxekoek burutu dute, Euniceren zentro bati esker. Mariasun adi egon da jokaldia urruntzeko. Hortik gutxira Palaciosek aukera izan du huts eta batekoa egiteko baina Paolak berriro ere baloia urrundu du. Realak saiatzen jarraitu du atsedenaldiraino. Cardona eta Manu Lareoren jokaldi bikain bati esker kanpokoek arriskua sortzea lortu dute, baina baloia kanporuntz joan da. Hurrengo minutuetan Lareo protagonista izan da berriro ere baloia zutoinera bidali duenean.

Bigarren zatiak ildo beretik jarraitu du. Kiana Palaciosek baloia langara bidali du hasi eta berehala. Saria 60. minutuan iritsi da, Carla Bautistaren zentroa Manu Lareok errematatu eta gero. Hortik aurrera etxekoak berdinketaren bila joan dira eta bi aukera izan dituzte hori lortzeko, baina bikain aritu dira lanean txuri-urdinak hori saihesteko. Bigarren gola minutu gutxi barru etorri da, korner batean, Nuria Mendozak burukatu duena sareruntz. Gol honekin gipuzkoarrek neurketa erabaki dute.

Realak goiko postuetan jarraitzen du garaipen hau lortu ondoren. Hurrengo jaurdunaldian Fundacion Albaceteren aurka jokatuko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Madrid CFF: Paola, Agustina, Ana Maria, Lucia, Villegas, Laurita (Ainoa, min.83), Eunice, Laura Fernandez (Silvia, min. 61), Alexandra, Laura Del Rio (Analu, min.74), Yasmin (Mellado, min.78)

Real Sociedad: Mariasun, Soldevila (Maddi, min. 78), Iraia, N. Mendoza, B. Beltran, Itxaso, L. Baños, Cardona (Bautista, min. 58), Manu, Palacios (N. Eizagirre, min. 58), Bautista, Nahikari (Saioa, min.87).

Golak: 0-1: Manu Lareo, min. 60; 0-2: N. Mendoza, min. 77.

Epailea: Acevedo Dudley. Txartelik gabe.