Results

Real Sociedad de Futbol SAD

07/09/2018 | News release | Distributed by Public on 07/09/2018 05:21

Hasi da lanean

Sansek hasi du jada aurredenboraldia. Merezitako oporrak igaro ondoren, gure filiala lanera bueltatu da ilusio handiarekin. Aurreko urteko denboraldi bikainaren ondoren, Imanol Alguacilen taldeak exijentziaz eta lehiaketa-zailtasunez beteriko denboraldia du aurretik. Talde gaztea baina hazten jarraitzeko gogoz eta horrela, lehenengo talderuntz hurbiltzeko helburuarekin. Entrenatzaileak esan duen bezala, 'jokalariak lehenengo taldetik gero eta hurbilago egoteko asmoarekin lan egingo dugu, hauek aukera izango balute, erantzun hoberena emateko'.

Gure bigarren taldeak zortzi neurketa jokatuko ditu aurredenboraldian:

- Uztailak 14: Real Sociedad - Sanse-C, Zubieta.

- Uztailak 21: Osasuna Promesas - Sanse, Tajonar.

- Uztailak 28: Sanse - Gernika, Zubieta.

- Abuztuak 1: Deportivo Aragon - Sanse, Marcilla.

- Abuztuak 4: Gimnastica Torrelavega - Sanse, Noja.

- Abuztuak 8: Real Valladolid B - Sanse, Miranda Ebro.

- Abuztuak 11: Barakaldo - Sanse, Barakaldo.

- Abuztuak 18: Real Union - Sanse, Irun.

Lehenengo entrenamendu honetan hurrengo jokalariek parte hartu dute: Pablo Sisniega, Juango Garrantxo, Unai Agirre, Alex Sola, Alex Petxarroman, Robin Le Normand, Aritz Aranbarri, Xiker Ozerinjauregui, Aihen Muñoz, Ekaitz Jimenez, Jon Ander Olasagasti, Aritz Aldasoro, Martin Zubimendi, Ander Saenz, Ander Gorostidi, Unai Veiga, Iker Olaizola, Nais Djouahra, Ander El Haddadi, Oier Calvillo, Zuridine Thior, Agustin Davila eta Marcos Celorrio. Adrian Lapeñak lehenengo taldearekin lan egin du eta Roberto Lopez datozen egunetan bueltatuko da.