Real Sociedad de Futbol SAD

09/16/2018 | News release | Distributed by Public on 09/16/2018 14:44

Saririk gabeko lana

Real C-k gol bakar batengatik galdu du Zubietan Santurtziren aurka (huts eta bat). Neurketak ildo beretik jarraitu du hasieratik. Sergio Franciscoren mutilek partida kontrolpean izan dute eta etxekoek atzean itxaron dute kontraerasoren baten bila. Martinez Losak gertu izan du gola neurketako lehenengo aukera arriskutsuan. Bizkaitarrek, bere aldetik, bikain defenditu dute txuri-urdinen jokaldi guztiak urrunduz eta atsedenaldira berdinketarekin iritsi eta gero.

Gipuzkoarrek saiatzen jarraitu dute bigarren zatian. Aukera asko, bata bestearen atzetik… baina, ordu laurdena baina zertzobait gehiago falta zenean, ezker hegaletik bidalitako zentro bat kanpoko aurrelariak aprobetxatu du garaipenaren gola sartzeko. Sarturtziren aukera bakarrenetariko batean iritsi da gola. Emaitza honekin, Real C-k denboraldiko lehenengo porrota jasan du, baina sailkapeneko hirugarren postuan kokatuta jarraitzen du. Hurrengo jaurdunaldian txuri-urdinek Alaves B-ren aurka jokatuko dute, Zubietan berriro ere.

Fitxa teknikoa:

Real C: Ruiz Zeberio, Gabilondo, Blasco, Ezkurdia, Lucbert, Elizondo (Agirre, min. 79), Olasagasti, Alkain (Sanchez, min. 71) Hernández (Garrido, min. 63), Aranzabe, Martinez Losa.

Santurtzi: Alvaro, Soraluze, Arambarri, Jaime, Castejon, Cubero, Marro, Varela (Endika, min. 89), Beñat (Iker, min. 84), Kepa, Jonma (Arlanzon, min. 81).

Gola: 0-1: Jonma, min. 73

Epailea: Bere Fonseca. Txartel horia erakutsi die etxeko Martinez Losa, Gabilondo, Lucbert, Ruiz Zeberio eta Ezkurdiari eta kanpoko Cubero eta Jaimeri.