Real Sociedad de Futbol SAD

11/14/2017 | News release | Distributed by Public on 11/14/2017 07:43

Hasi da Txikizikloa

Gaur Txikizikloa hasi da. Axular Lizeoa, Intxaurrondoko Salesianos eta Zuhaizti ikastolen ikasleek aurten Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen edizio honi hasiera emateko zortea izan dute.

Eguna txikien ilusioarekin hasi da. Donostiako auditoriumean sartu dira eta itsasoaren zabor arazoarekin erlazionatutako proiekzio bat ikusi dute. Ondoren Real Sociedad Fundazioak antolatutako argazki, idazlan eta marrazki lehiaketetako irabazleei sariak banatu dizkiete. Etxera hainbat opari eraman dituzte eta pertsona guztien txalo zaparrada beroa jaso dute.

Momentu dibertigarriena txikiek Aquariuma bisitatu dutenean iritsi da, marrazoak erakarpen handiena izanez. Itsas mundua gertutik ezagutzeko aukera bikaina izan dute goiz eder honetan. Hurrengo hiru egunetan Amara Berri, Jesuitinas, Orixe, Arantzazuko Ama, eta Larramendiko ikasleen txanda izango da. Antzeko ekintzak egingo dituzte, baina guztiak gai berdinarekin. Txikizikloaren lemak eta Jacques Costeauk, esploratzaile frantsesa, esaten duen bezala: 'Itsasoa babesteko modurik onena itsasoa maitatzea da, eta ezin da maitatu ezagutzen ez dena'.