Real Sociedad de Futbol SAD

10/28/2018 | News release | Distributed by Public on 10/28/2018 14:43

Garaipena berreskuratzen dute

Gure hirugarren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean Sestao Riverren zelaian bi eta hiru irabazi ondoren. Golak, aldiz, ez dira lehenengo zatiko azkeneko minutuetaraino iritsi. Etxekoek hobeto hasi dute partida, baina gipuzkoarrak pixkanaka pixkanaka nagusitzen joan dira minutuak pasa ahala. Zoritxarrez, Sestao River aurreratu da markagailuan Hueteren burukada batekin atsedenaldirako zortzi minutu geratzen zirenean. Lehenengo zatiko azkeneko jokaldian Sergio Franciscoren mutilek merezitako gola lortu dute berdinketa lortuz. Aranzabek sartu du gol hori aldageletara joan baino lehen.

Real C-k bikain hasi du bigarren zatia eta hainbat aukera arriskutsu sortu ditu emaitzari buelta emateko. Azkenean bere helburua lortu dute txuri-urdinek. Garridok lehenengo, area barruko jaurdiketa batekin, eta Aranzabek geroxeago, buruz, bat eta hirukoa jarri dute markagailuan. Gipuzkoarrek sufritu egin behar izan dute azkeneko minutuetan, bizkaitarrek emaitza murriztu dutelako amaitzeko bost minutu falta zirenean, baina garrantzizko hiru puntu hauek lortu dituzte. Hurrengo jaurdunaldian Portugalete jasoko du gure bigarren filialak Zubietan, multzoko liderra.

Fitxa teknikoa:

Sestao River: Barandiaran, Gago, Arzamendi, Cabanas, Jonma (A. Martin, min. 70), Huete, Huidobro, Villar, Zumalakarregi, Monteiro (Jimeno, min. 55), O. Martin.

Real C: Agirre, Gabilondo, Blasco, Aranbarri, Lucbert, (Elosegi, min. 13) Elizondo, Aldasoro, Alkain, Garrido (Olasagasti, min. 80), Aranzabe, Agirre (MartInez Losa, min. 60).

Golak: 1-0: Huete, min. 37; 1-1: Aranzabe, min. 45; 1-2: Garrido, min. 66; 1-3: Aranbarri, min. 69; 2-3: Huete, min. 86