Real Sociedad de Futbol SAD

12/07/2017 | News release | Distributed by Public on 12/07/2017 16:30

Bigarren bezala aurrera

Realak bigarren amaitu du UEFA Europa Leagueko multzoa. Serie honetako azken neurketan bat eta hiru galdu dute FC Zeniten aurka. Gehigo merezi izan dute etxekoek, baina kanpotarren eraginkortasunak partida erabaki du. Willian Josek Erokhinen gola berdindu du, baina Ivanovic eta Paredesek garaipena eman diote errusiarrei. Galtzeak beti egiten du min, bana helburua lortuta dago. Otsailean Europa League gehiago izango dugu.

Multzoko lehen postua jokoan zela, txuri-urdinak garaipenaren bila atera dira hasieratik. Partida kontrolpean izan ndute, futbol eta intentsitatearekin, errusiarrak kontraerasora azkar ateratzen zire bitartean, San Petersburgon garaipena lortu zuten era berean. Eusebiorenak oso ondo iritsi dira gora hegaletatik, batez ere eskuin aldetik, baina ez dute asmatzen jakin izan dituzten aukera ugariak. Kevin, Illarra eta Prietok gola izan dute oinetan, erremateak zuzen egin gabe. Atzelari errusiarrek gola egiteko zorian izan dira bere atean langara bota dutelarik hegaletik iritsitako erdiraketa bat. Baina Manciniren taldearen ohiko kontraeraso batean Erokhinek huts eta batekoa ipini du. Hortik atsedenldira Realak gehiago bultzatu du Lodyginen atearen aurka. Oyarzabal, zutoinera, berdinketa izan du gertu. Gehiago merezi zuen Realak Anoetako berdegunean ikusitakoaren arabera.

Realak laister berdindu du bigarren zatian. Januzajen jokaldi handia eta Willian Joseren gola. Pozak gutxi iraun du, sei minutu ondoren Ivanovicek, txilenaz, aurretik jarri ditu berriro errusiarrak. Kanpotarren eraginkortasuna etxekoen futbol eta bultzadari gainditu zaie. Azken txanpan, Paredesen beste gol bikain batek itxi du neurketa.

Beste partida on bat saririk gabe amaitzen dena. Gaur ez zuen hainbeste inporta. Otsailean ez da egongo horretarako astirik, irabazi egin beharko da, baina iritsiko da otsaila iritsi behar denean. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., I. Martínez, Rodrigues (De la Bella, min.61), Illarra, Zurutuza (Canales, min.68), X. Prieto (cap), Januzaj, Oyarzabal (Juanmi, min.58) eta Willian J.

FC Zenit: Lodygin, M. Mevlja, Smolnikov (Zhirkov, min.62), Criscito, Erokhin, Ivanovic, Poloz (Paredes, min.75), Kranevitter, Kokorin, Noboa (Kuzyaev, min.62) eta Rigoni.

Golak: 0-1: Erokhin, min.35. 1-1: Willian J., min.58. 1-2: Ivanovic, min.64. 1-3: Paredes, min.85.

Árbitro: Liany (Israel). Txartel horiak Canales, Kranevitter eta Erokhinentzat.

Asistentzia: 20.609 ikusle.