Gobierno de Navarra - Comunidad Autónoma de Navarra

03/15/2017 | Press release | Distributed by Public on 03/15/2017 09:20

Nafarroako irakaskuntza itunduko irakasleen soldata % 1 igotzea onartu da

PRENTSA OHARRA

NAFARROAKO GOBERNUA GARAPEN EKONOMIKOA ESKUBIDE SOZIALAK

OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA

Nafarroako irakaskuntza itunduko irakasleen soldata % 1 igotzea onartu da

Horrela, Hezkuntzako kontseilariak bete egin du sindikatuetako ordezkariekin eta sektore horretako patronalarekin hartutako konpromisoa

LEHENDAKARITZA, FUNTZIO PUBLIKOA, BARNEA ETA JUSTIZIA

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK

HEZKUNTZA OSASUNA

KULTURA, KIROLA ETA GAZTERIA

LANDA GARAPENA, INGURUMENA ETA TOKI ADMINISTRAZIOA

SEGURTASUNA ETA LARRIALDIAK

Asteazkena, 2017.eko martxoak 15

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, asteazkena, martxoak 15, Jose Luis Mendoza Hezkuntzako kontseilariak sektore horretako sindikatuetako ordezkariekin eta patronalarekin hartutako konpromisoa betetzen duen erabakia hartu du, irakaskuntza itunduko irakasleen soldatak % 1 igotzea onartu baitu.

Soldata igoera horrek urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginkortasuna izango du, eta azken helburua da sektore horrek irakasleen ordainsariak pixkanaka parekatzeari dagokionez egindako eskariari erantzutea.

Nafarroako Gobernuak gaur onartu duen testuak baimena ematen dio Hezkuntzako kontseilariari itundutako irakaskuntzaren sektorean hezkuntzaren kalitatea hobetzeko eta hobekuntza sozialak egiteko negoziaziorako oinarrien akordioa bere gain hartu eta betearaz dezan eta haren jarraipena egin dezan; 2013ko uztailean sinatu zen akordio hori eta 2017ko abuztuaren 31ra arte luzatuta dago.

Hezkuntzako kontseilariaren konpromisoa

Hezkuntzako kontseilariak, itundutako irakaskuntzari buruzko akordioa negoziatzeko 2016ko abenduaren 29an, sindikatuekin, patronalarekin eta Departamentuko langileekin egindako batzarrean, bere gain hartu zuen itundutako irakaskuntzaren aurreko hitzarmena 2017ko abuztuaren 31ra arte luzatzeko eta irakasleen soldata % 1 igotzeko konpromisoa.

Horrela, 2016ko abenduaren 30ean, 989/2016 Ebazpena onartu zen, itundutako irakaskuntzaren sektorean hezkuntzaren kalitatea hobetzeko eta hobekuntza sozialak egiteko negoziaziorako oinarrien akordioa, 2013ko uztailaren 26koa, 2017ko abuztuaren 31ra arte luzatzen duena.

Bestalde, itundutako irakaskuntzako patronaleko eta sindikatuetako ordezkariek eta Hezkuntzako Departamentuko ordezkariek osatutako lantaldeak aurrera jarraitzen du bere bilera-egutegiarekin, dagozkien gaiak lantzeko.

Carlos III, 2. 31002 PAMPLONA T. 848 42 67 00 F. 948 22 76 73 [email protected] www.navarra.es 1 1