CAF - Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA

09/17/2018 | Press release | Distributed by Public on 09/17/2018 03:26

CAF POWER & AUTOMATIONEK – 50 MILIOIKO KONTRATUA ESKURATU DU

2018/09/17

CAF Power & Automationek, CAF Taldeko eskumeneko enpresak, 50 milioi euroko kontratua sinatu du PT INKA konpainiarekin, Jakartan martxan jarriko dituen 31 metroetan instalatuko diren trenbide kontroleko eta trakzioko sistemen hornidura barne hartuz.

Egitasmo honek, COSMOS kontrol sistemaren diseinua eta fabrikazioaz gain, trakzio kate osoa hartzen du barne, teknologia aurreratuenarekin diseinatu diren POWER DC 750V bihurgailuekin, operazioko kontsumoak nahiz mantenu kostuak minimizatzen laguntzeko.

Halaber, nabarmentzeko da CAF Taldeko negozio unitate den eta osagai mekanikoetan espezializatuta dagoen MIIRAk, ibilgailu berrien trakzioko kateko ardatzak, gurpilak eta erreduktoreak hornituko dituela.

Iosu Ibarbia, enpresako Zuzendari Nagusiko hitzetan, 'CAF Power & Automationek etengabe dabil trakzioko eta ontziratutako energia metaketako soluzioen bila. Nazioartean prestigioa duten sektoreko beste konpainiekin batera, trenbide berrikuntzarako Europako egitasmoetan hartzen dugu parte, ibilgailuen fidagarritasuna eta eraginkortasuna sustatzeko asmoz. Hala nola, ez du baztertzen, Indonesiako proiektu honi esker euskal enpresak kontratu berriak eskuratzea Asiako Hego-ekialdean.

Hornituko diren ekipamendu guztiak, Indonesiako hiriburua den Jakartako eremu metropolitarreko Jabodebek - Jakarta, Bogor, Depok, Bekasi linean PT INKAk zirkulazioan jarriko dituen 31 metro arineko unitateetan integratuko dira. Berau, herrialdeko garraioa hobetzeko eta modernizatzeko gobernuaren egitasmo estrategikoetako bat da.

Metro unitate bakoitza 6 kotxez osatua izango da, guztira 186 bidaiari kotxe, 80km/h-ra arteko aldirietako zerbitzua eskainiko dutenak, eta gidari gabe, modu automatikoan ibiltzeko prestatuta egongo direnak.

PT Industri Kereta Api - INKA enpresa, 4000 langile inguru dituena, Asiako ekialdeko enpresa nagusietako bat da, sektorean ibilbide luzea duena.

Indonesiako kontratu honekin, CAF Power & Automationek balio handiko merkatua den Asian bere gaitasunak indartuko ditu. Bertan, trakzio eta energi metaketa sistemak dagoeneko China Mainland eta Taiwaneko trenbide ibilgailuetan integratuta dauzka.

Taiwanen bereziki, CAF Power & Automationi egokitu zitzaion Kaohsiung hirian 2015etik zerbitzuan dabiltzan 9 URBOS tranbien trakzio eta energia metaketako ekipoak integratzeko kontratuaren esleipena, mugarria izan zen enpresarentzat, hau izan baitzen katenaria gabeko eta %100eko energi metaketadun lehenengo tranbia.

Era berean, Indonesiako proiektu berri hau, egun CAF Power & Automation eskuartean dauzkan kontratuei batzen zaizkio, hala nola, Napoli, Amsterdam, Quito eta Bruselako metroak, Luxenburgo, Friburgo eta Newcastleko tranbiak, eta Italia, Belgika eta Indiako lokomotorretarako unitateak, enpresako kontrol, trakzio eta energi metaketako sistemez horniturik.

CAF Power & Automationek konpromisoa hartuta dauka garraio jasangarria bermatze aldera ontziratutako kalitatezko sistemak eskaintzeko.

CAF POWER & AUTOMATIONI BURUZ

CAF Power & Automation mundu mailako erreferentea da trenbide sistemen diseinuan eta fabrikazioan. CAF Taldeko filial teknologikoa, trakzioko, komunikazio eta kontroleko, eta ontziratutako energia metaketako irtenbideak garatzen ditu, dagoeneko 32 herrialdeko trenbide ibilgailuetan ezarrita daudenak.

Enpresak 270 langile baino gehiagoko lantaldea dauka, Donostiako, Irurako eta Madrileko egoitzetan banaturik, Indiako eta Estatu Batuetako bulego komertzialez gain.

Joan prentsa-oharretara