Real Sociedad de Futbol SAD

10/31/2017 | News release | Distributed by Public on 10/31/2017 07:05

Zortzi urte balantze positiboarekin

Jokin Aperribay Realeko presidenteak gaur eguerdian prentsaurrekoa eman du Kursaalean abenduaren 13an, bigarren deialdian, ospatuko den Akziodunen Batzar Orokorrari buruzko xehetasunekin

Jokin Aperribay presidenteak Batzarrean 2016-17 denboraldiko kontuak dira 2,4 milioi euroko onurarekin. 'Zifra hauek estabilitatea erakusten dute, zortzi urte jarraian zenbaki positiboetan. Realari estabilitatea ematen diote emaitza hauek, inbertsio proiektu nagusiarekin jarraitzeko ahalbidetzen dute, Anoeta Estadioa'.

2017-2018 denboraldiko aurrekontuak 100 milioi euroko sarrerak eta 85 milioi euroko gastuak daramate. 'Telebistaren sarrerak desberdinak dira sailkapenaren arabera, bariable horiek bost denboralditan banatzen dira, eta sarrera horiek talde bakoitzaren kapazitatearen arabera banatzen dira. Europako parte hartzea ere sarrera bariableak dira, horregatik jokalarien kontratuak linea honetan joatea erabaki dugu. Gastuak altuagoak dira Europan, hala ere, LaLigatik Europan parte hartzen duten taldeetatik gastua baxuena duguna da'.