Results

Real Sociedad de Futbol SAD

10/14/2018 | News release | Distributed by Public on 10/14/2018 14:58

Porrota derbian

Realak bi eta bar galdu du gaur gauen jokatutako emakumezkoen derbian Lezaman. Lehenengo zatiko azkeneko minutuetan txuri-urdinak markagailuan aurreratzea lortu dute, baina bigarreneko lehenengo jokaldietan etxekoek buelta eman diote emaitzari.

Txuri-urdinek bere eraginkortasuna erakutsi dute lehenengo berrogeita bost minutuetan. Oso berdindua izan da zati hau, aukera gutxirekin eta hainbat jokaldi nahasiekin. Gipuzkoarrek izan dute lehenengo aukera, Cardonaren jaurtiketari esker, baina hau ate gainetik joan da. Hortik gutxira, Nuria Mendozak arriskua sortu du berriro ere kanpokoentzat falta jaurtiketa batekin, langa gainetik joan dena. Bizkaitarrek aukera argiena Nekanek sortu du jokaldi landu batekin baloia kanporuntz bidali eta gero gutxigatik. Atsedenaldira iristeko hiru minutu geratzen zirenean, Manu Lareok Reala markagailuan aurreratu du jaurtiketa bikain batekin, Soldevilaren paseari esker. Aldageletara joateko egoera ezinhobea.

Espero zen bezala, bizkaitarrek aurrera pauso bat eman dute bigarren zatian. Lehenengo aukera arriskutsuan L. Garciak partida berdindu du Mariasunen aurreran errematatu eta gero. Hiru minutu geroago, etxekoek bigarren gola sartu dute, L. Garciak berriro ere, aldaratze bat aprobetxatu ondoren area barruan. Egoera honekin Reala berdinketaren bila joan da, emaitzari buelta eman ondoren. Gonzalo Arconadaren neskek amaieraraino saiatu dira, eta gertu izan dute bigarren gola Bearen jaurtiketa batekin, baina etxekoek arriskua urruntzea lortu dute. Azkenean ez da iritsi bigarren gol hori, nahiz eta ahalegin asko egin helburu hori lortzeko.

Emaitza honekin, Realak denboraldiko lehenengo porrota jasan du. Hurrengo astean beste aukera bat izango dute txuri-urdinek neurketa hau atzean utzi eta Levantaren aurka jokatzeko Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Ainhoa, Moraza (Marta, min. 89), Murua, Damaris, Nekane (Cirauqui, min. 71), Yulema Corres (A. Sierra, min. 78), Eunate, M. Unzue, L. Garcia, Erika Vazquez, V. Gimbert.

Real Sociedad: Mariasun, Soldevila, Maddi, Mendoza, Iraia, L. Baños (Etxezarreta, min. 67), Itxaso, Cardona (Bautista, min. 72), Manu (Bea, min. 72), Eizagirre (Palacios, min. 62), Nahikari.

Golak: 0-1: Manu, min. 42; 1-1: L. García, min. 60; 2-1: L. García, min. 63

Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko L. Garcia, Damaris, Moraza eta M. Unzueri eta kanpoko Nahikari eta Beari.